Donostia.eus - Martutene

Logo Ayuntamiento

Auzoak

Martutene
           
Neurriz auzo handia da, eta iraganaldian gune semirurala izan zenaren ezaugarriak mantentzen ditu. Arestian azaldutako ezaugarri honez gain, batez ere langileria moduko bizitokia izateak eta lur industrialen erabilpenek ere auzo hau bereizgarri egiten dute.            

Udal-barrutiaren hegoaldean kokatzen da. Iparraldean Altza eta Loiolarekin mugatzen du, mendeabaldean Amara-goiarekin, Miramon eta Añorgarekin, eta azkenik, ekialde eta hegoaldean, Hernani eta Astigarragarekin muga geografikoa ezartzen du.              

Datu demografikoak

Sexuaren araberako biztanleriaren banaketa:

Emakumezkoak:

1.512

Gizonezkoak:

1.381

Guztira:

2.893