Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Auzoak

Erdialdea


Bere mugapena “hiri zentrala” ideiarekin bat egiten du eta giza nahiz ekonomi ikuspegitik merkataritza eta trukearen gunea da. Bertan dagoen ondare arkitektonikoa mantendu eta eraberritzeko martxan jarri behar diren pausoen beharraren adierazgarri da auzo honek duen berezitasuna.  

Donostiako gune geografiko eta somakorra, Parte Zaharrak, Urumea Ibaiak, Kontxako badia eta Amarak mugatutako auzoa.

1863. urtean harresiak eraistean, Antonio Cortázar arkitektoaren proiektua jarraituz eraikitzen hasi zen.  

Gaur egun zabalune honetaz gain, San Martin eta hegoaldekoa ere barnebiltzen du.  

Eraikuntzen kalitatea eta homogeneitasuna, epe laburrean aurrera eramaniko eraikuntza planifikatu eta koherentzi arkitektonikoz beteriko prozesu baten emaitza, auzo honen adierazgarri dira.

Hirugarren mailako sektoreak garrantzi haundia duen gunea da: dendak, banketxeak, aseguru agentziak, publizitatea, etab.  

2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 14.387 pertsona zeuden erroldatuak Erdialdeko lurralde-partaidetzarako eremu honetan.

Informazio demografiko gehiago DonostiaDatan, non Erdialdea atalean lurralde-partaidetzarako eremu honetako datuez gain Parte Zaharra, Amara eta Miraconchako datuak ere hartzen diren kontutan.

 
 

Auzoko prozesuak

 

     

Auzo
Elkarteak