Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Auzoak

Añorga

       

Udal-barrutiaren hegoekialdean kokatua. Landa lurralde eremu garrantzitsua du. Duela ehun urte baino gehiago Cementos Rezola S.A. enpresa ezarri zenean, baserriz osaturiko zonalde honek aldaketa nagusia bizi izan zuen, industri talde txikian bilakatzen joan zelarik.        

Ibaetarekin iparraldean, Aiete eta Martutenerekin ekialdean eta Hernani, Lasarte-Oria eta Usurbileko udalerriekin muga egiten du.    

Añorga auzo bakarra bada ere, bertan hiru talde geografiko desberdindu daitezke: Añorga Haundi, Añorga Txiki eta Errekalde.

2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 2.635 pertsona zeuden erroldatuak Añorgan.

Informazio demografiko gehiago DonostiaDatan