Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Auzoak

             
             

Loiola

           
Topoaren treanbideek, Loiolako saihesbideak eta Urumea ibaiak mugatutako triangelua auzoaren bihotza da. Gaur egunean, eskuhartze urbanistiko konplexuak burutu dira; eta orain hasi dira egiten hainbat ekimen: ibaiaren berreskuratzea, etxebizitza berrien eraikuntzak, e.a.            

Egiako auzoaren hegoaldean kokatzen da, bere zatirik haundiena Urumea ibaiko ezkerraldeko ertzean aurkitzen delarik.

Ekialdean, Altza eta Intxaurrondorekin muga ezartzen du, hegoaldean, Martutenerekin; Norteko trenbideak eta saihesbideak Amara Berritik bereizi egiten dute.  

Beste gune batzuk: ‘Lorategi-hiria’; Igeltegi eta La Salle; Patxillardegi baserria eta inguruko eraikuntza multzoa.    


2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 4.465 pertsona zeuden erroldatuak Loiolako lurralde-partaidetzarako eremu honetan.

Informazio demografiko gehiago DonostiaDatan, non Loiola eremu zabalago bezela hartzen den eta Txomin-eneako biztanleak ere hartzen diren kontutan.

             
             
           
 

Auzo
Elkarteak