Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Auzoak

Altza

                     
Udal barrutiaren ekialdera kokatua, historian zehar Donostiarekin erlazionaturik egon den auzo honek, 1.939. urterarte – Donostiarekin bat egin zuen momenturarte- udalerri eta administrazio era berezi bat mantendu izan du.                        

Altza, beti berezko izaera izan duena, egun gune ezberdindu ugariez osatua dago: Ariberri, Arrizar, Buenabista, Altza-Gaina, Eskalantegi, Roteta, Garbera, Jolastokieta, Larratxo, Los Boscos, Molinao, Santa Bárbara, Oleta, etab. Herrerako  guneak (aintzinako planuetan ‘La Herrera’ izenez ezagutua) arreta berezia merezi du.                        

Garai batean Altzako parte izandako hainbat lurraldetan, Bidebieta, Intxaurrondo eta Martutene kasu, izaera berezia duten auzo berriak eratu dira.  

60-70. hamarkadan biziriko hazkunde demografiko izugarriak eta kontrolik gabeko hirigintza-garapenak auzo honen itxuran eta ezaugarri soziologikoetan eragin dute. Azken hogei urteetan, ekipamendu, mantenimendu eta garraiobide publikoen inguruan eginahal berezi bat aurrera eraman da, baina oraindik, hirigintzaren esparruan konpondibea behar duten arazoak planteatzen dira.                      

Zonalde honetan Lauaizeta izenpeturiko parkeak duen garrantzia azpimarratzekoa da; bere garapenarekin espazio ireki bat eskaintzen da, auzokideentzako benetako birika alegia.    

2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 20.343 pertsona zeuden erroldatuak Altzan.

Informazio demografiko gehiago DonostiaDatan