Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Auzoak

Egia

                   
Donostiako auzo zaharrenetarikoa da, populazio nahiz maila soziologikoan berezko pertsonalitatea eta izakera nabarmentzen du. Etxebezitzak, epaitegi berria, Zuhaizti kiroldegia, aparkaleku berria, e.a. auzoa azpiegituraz osatu dute.                    

Urumea ibaia bere muga izanik, Loiolako auzoaren iparraldean kokatzen da. Ibaiak berak Amara Berrirekin muga geografikoa ezartzen du.      

Erdialdetik Iparraldeko Trenbideak mugatzen du, Egiako Kaltzada Zaharrak Grosetik, eta azkenik ekialdetik, Ategorrieta eta Intxaurrondorekin geografikoki muga egiten du.          

Zonalde ezberdinak desberdintzen dira: Erdialdea, Mundaiz, Atotxa, Aldakonea, Virgen del Carmen, Iruresoro, Tolaregoia, Egia Goia eta Latxaga.    

2022ko abenduaren 31ko datuen arabera, data horretan 14.611 pertsona zeuden erroldatuak Egian.

Informazio demografiko gehiago DonostiaDatan