Donostia.eus - Zubieta

Logo Ayuntamiento

Auzoak

 


Zubieta

Hegomendebaldean kokatua, Donostiako udal-barrutietatik kanpo dagoen enklabea dugu. Unitate sozio-territorial bereizia, betidanik ezaugarri eta nortasun propioa izan du, antolaketa administratibo bereziarekin batera.

Iparraldean eta mendebaldean Oria ibaiarekin mugatzen du, Ameri Erreka eta Irisasi Mendian (Andatza) Usurbilekin; hegoaldean Zizurkil eta Andoainekin Karramiolotz mendia eta Abalotz errekatik; Ekialdetik, Oria ibaiak Lasartetik bereizi egiten du Zubieta auzoa.  

1.996. urtean, ezaugarri amankomunen enklabe bat bezala baiesten da Donostia eta Usurbileko Udalen aldetik. Erabaki horrekin batera, ‘Zubietako Herri Batzarra’ deritzon batzar administratiboa eratzen da.  

Batzar hau, Zubietaren administrazioa gauzatuko duen organo osagarri moduan sortua izan zen. Sei batzordekidek osatzen dute, Donostiako hiru biztanlek eta Usurbileko beste hiruk hain zuzen ere. Guzti hauek Zubietako enklabean helbideratuta daude, eta zuzenkako hauteskunde kontsultaren bitartez hautatuak izan ziren, udal-hauteskundeen garaian. Batzarrak, Lehendakari edo ‘Alkate Pedáneo’ bat dauka.  

Batzarraren funtzioak hauetxek dira: berri eman, aholkua eman, proposamenak adierazi, akordioen konplimendua ziurtatu eta Udalek bere esku jartzen dituzten diru publikoen kudeaketa egokia bermatu.

Datu demografikoak

Sexuaren araberako biztanleriaren banaketa:

Emakumezkoak:

149

Gizonezkoak:

145

Guztira:

294

 
 
 

Auzoko prozesuak