Donostia.eus - Erdialdea

Logo Ayuntamiento

Auzoak

Erdialdea

Bere mugapena “hiri zentrala” ideiarekin bat egiten du eta giza nahiz ekonomi ikuspegitik merkataritza eta trukearen gunea da. Bertan dagoen ondare arkitektonikoa mantendu eta eraberritzeko martxan jarri behar diren pausoen beharraren adierazgarri da auzo honek duen berezitasuna.  

Donostiako gune geografiko eta somakorra, Parte Zaharrak, Urumea Ibaiak, Kontxako badia eta Amarak mugatutako auzoa.

1863. urtean harresiak eraistean, Antonio Cortázar arkitektoaren proiektua jarraituz eraikitzen hasi zen.  

Gaur egun zabalune honetaz gain, San Martin eta hegoaldekoa ere barnebiltzen du.  

Eraikuntzen kalitatea eta homogeneitasuna, epe laburrean aurrera eramaniko eraikuntza planifikatu eta koherentzi arkitektonikoz beteriko prozesu baten emaitza, auzo honen adierazgarri dira.

Hirugarren mailako sektoreak garrantzi haundia duen gunea da: dendak, banketxeak, aseguru agentziak, publizitatea, etab.  


Datu demografikoak

Sexuaren araberako biztanleriaren banaketa:

Emakumezkoak:

5.651

Gizonezkoak:

4.426

Guztira:

10.077

 
 
 

Auzoko prozesuak