Donostia.eus - Amara Berri / Loiolako Erriberak

Logo Ayuntamiento

Auzoak

Amara Berri
               
Amarako zabalunea, gerora Amara Berri izango zena, 60. hamarkadan eraikitzen hasia zen. Duela gutxi, zabalune berri bat garatu da, Amara-Osinaga, Loiolako Erriberen urbanizazioarekin jarraipena duena.                

Hiri erdialdearen hegoaldean kokatutako auzoa. Batetik, ekialdean, Urumea ibaiaren parean, Mundaizekin egiten du topo eta kostaldeko trenbideak Loiolarekin muga ezartzen du; bestetik, auzoaren mendebaldean, Amara Zaharra eta Aiete eta hegoaldean, Martutene aurkitzen dira.                

Amarako zabalunea, gerora Amara Berri izango zena, 60. hamarkadan eraikitzen hasia zen.    

Loiolako Erriberak
           
Loiolako Erriberak kokatzen den lurraldea ibai ertzaren alubioiaz osatua dago. Zingira itxura zuen ezaugarri inguruak, marisma itsas padura eta ihiz osatua zegoen,  XVII mendean ingurua lehortua eta nekazal lurrak bihurtu ziren arte.  

Hirigintza plan desberdinak eta gero, Loiolako Erriberaren eraikuntza eta urbanizazio lanak 2000. hamarkadan hasi ziren auzogune berri bat handi bat sortu delarik. Bukatu ziren lehenengo etxebizitzak babes ofizialeko 178 pisu izan ziren, 2006ko uztailean izan ziren emanak.                

Duela gutxi garatu den zabalune berri hau Amara Berri eta Loiola elkartu ditu, Donostiako hiri eremua hedatuz eta indartuz.    


Datu demografikoak

Sexuaren araberako biztanleriaren banaketa:

Emakumezkoak:

15.229

Gizonezkoak:

12.885

Guztira:

28.114

               
               
               
               

Auzo
Elkarteak