Donostia.eus - 2017 urteko dirulaguntzen kudeaketarako gaitasun ikastaroaren materialak

Logo Ayuntamiento

2017 URTEKO DIRULAGUNTZEN KUDEAKETARAKO GAITASUN IKASTAROAREN MATERIALAK




Donostiako Udalak diru laguntzen deialdi bakarra argitaratzen du urtero. Deialdiaren barne diru laguntza lerro hauek daude: Berdintasuna, Gizarte Ekintza, Gazteria, Giza Eskubideak, Lankidetza, Herri Partaidetza, DonostiaKultura, Euskara, Ingurumena, eta Kultur Aniztasuna. 2017 urteari dagokion deialdia urtearen hasiera inguruan argitatuko da.

Udalak badaki deialdi honek elkarteentzat garrantzia handia duela; prozesu horri aurre egitea elkarteentzat batzuetan konplexu gerta daitekeela kontuan hartuta, aurten berriro ere diru laguntzen kudeaketarako ikastaroa antolatu da. Ikastaroak 3 modulu izango ditu eta gai hauek landuko dira: elkarteen betebeharrak, deialdiaren oinarriak, eskaera eta zuriketa, proiektuak egituratzeko modua… eta, oro har, elkarteek izan ditzaketen zalantzak argituko dira.

Ikastaroaren beste urtetako edizioetan eskainitako 60 plazak aise bete ziren, eta saioak oso dinamikoak izan ziren elkarteek egindako galdera eta ekarpenei esker.

Herritar guztien esku jartzen dugu material hau, ikastaroan parte hartu zuten eta ez zuten elkarteentzat interesgarria izango delakoan, baina azpimarratu beharra daukagu diru laguntza prozesuaren barne baliodun erreferentzia bakarra Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den albistea dela, eta www.donostia.eus/partaidetza webgunean dagoela informazio guztia.

DIRU LAGUNTZEN GAITASUN IKASTAROKO MATERIALAK

1 SAIOA: ELKARTEEN LEGE ETA ZERGA BETEBEHARRAK


Azaroan burutu zen Lehen modulua, Elkarteen lege eta zerga arloko betebeharrei buruzkoa. Ikastaroaren eduki guztiak PDF-n

Azpimarratu beharra daukagu elkarteen lege eta zerga arloko betebeharrei buruzko informazio honetan soilik informazio orokorra laburpenak jaso direla: dokumentu honetako informazioa erakunde bakoitzarekin kontrastatzea gomendatzen dugu, egon daitezken eguneraketa, aldaketa juridiko, egoitza aldaketak… direla eta.
  • 2 SAIOA: UDAL DIRU LAGUNTZA LERROEI BURUZKO INFORMAZIO SAIOA





Urtarrilaren hasieran “Proiektuak kudeatzeko oinarri orokorrak” eta Udal diru laguntza lerro bakoitzari buruzko argibideak eskaintzeko saioak antolatu dira.

Materiala ikastaroa bukatu eta gero zintzilikatuko da. Material honetan diru laguntza lerro bakoitzaren ezaugarri nagusienak laburtzen dira, baina baliodun erreferentzia bakarra Gipuzkoako Boletin Ofizialean argitaratu zen deialdia da.



DIRU LAGUNTZA LERRO BAKOITZARI BURUZKO LABURPENAK
  • Herri Partaidetza 2.1 Partaidetza Proiektuak
  • Herri Partaidetza 2.2 Auzo Elkarteentzako Laguntzak
  • Euskara
  • Ingurumena
  • DonostiaKultura
  • Kultur Aniztasuna
  • Berdintasuna
  • Gizarte Ekintza
  • Gazteria
  • Giza Eskubideak
  • Lankidetza

Gogoratu dokumentu hauetan soilik informazio lagungarria dagoela, Diru Laguntza Oinarrietan baitago informazio baliodun guztia.






3. SAIOA: DIRU LAGUNTZEN ESKAERA ETA ZURIKETA TRAMITEAK



Urtarrilaren bukaeran diru laguntzen eskaera eta zuriketari buruzko saioak eskainiko dira, eta izena emateko epea aurki zabalduko da.

Azpimarratu beharra daukagu diru laguntza prozesuaren barne baliodun erreferentzia bakarra Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu den albistea dela, eta www.donostia.eus/partaidetza webgunean dagoela informazio guztia.

ANTOLATZAILEA
Herri Partaidetza Zerbitzua
Ijentea, 6 -
Tel. 943481358
Izena emateko: udala_partaidetza@donostia.eus