Elkarteentzako Zerbitzuak


Prentsa Areto gelaren erreserba



Irabazi asmorik gabeko hiriko eragile eta mugimenduen eskura Udaletxeko prentsa-areto bat dago prentsa-agerraldiak egiteko.
Aretoa udaletxeko beheko solairuan dago, behar diren bitarteko teknikoekin hornitua. Gune hori erabiltzeko, aurretiaz prentsa bulegoarekin jarri beharko duzue harremanetan eguna eta ordua zehazteko. Udal prentsa bulegoa, ahal duen heinean, koordinatzen saiatuko da udalean egunero komunikabideekin dauden dinamika propioak eta elkarteok egingo dituztenak.

Euskararen erabilera



Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak elkarteei laguntzeko baliabide ezberdinak eskaintzen ditu:

Ordenagailuak



Udalak zaharkituta geratu diren eta baztertzera doazen, baina egoera onean aurkitzen diren, informatika-ekipoak dituenean udal erroldan inskribatutako elkarte guztiei eskuratzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, bulego honekin harremanetan jarri beharko da.

Elkarteen arteko komunikazioa erraztu


Udal Erroldan inskribatuta dagoen elkarteen harremanetarako telefono eta datuak ematen ditugu edo/eta publikoak ez badira bitartekaritza lan egiten dugu.

Gobernu Batzorde eta Udal Batzarraren gai zerrenda



Eskaera egiten duten elkarteei e-mail bide informazio hau helazten diegu. Horretarako udala_partaidetza@donostia.eus helbide elektronikora idatz dezakezue.