Donostia.org - Osasunarekin loturiko jardueren mapa

Logo Ayuntamiento

Osasunarekin loturiko jardueren mapa

Jarduera Osasungarrien Mapak gure udalerrian osasuna sustatzeko zer baliabide ditugun erakusten du.

“Jarduera mota” sakatuz, hainbat eskaintza agertuko dira. Gure interesa pizten duena hautatuta, jarduera horren ikonoak bistaratuko dira mapan.

Ikono bakoitzean klik eginez, hautatutako jardueraren arloan jarduten duen elkarte edo erakundeari buruzko informazioa agertuko zaigu. Erakunde edo elkartearen izenaren gainean klik egiten badugu, haren webgunera eramango gaitu, eta han intereseko informazio guztia aurkituko dugu.


Oharra: Edozein erakunde edo elkartek parte har dezake gure mapan eta bertan agertu, betiere gure udalerrian kokatua badago eta serioski aritzen bada lanean osasunaren sustapenaren inguruan.


Kontaktua:

  • Elikagaia Osasunaren eta Zoonosiaren Atala
  • Morlans Biribilgunea, 1
  • 20009 Donostia
  • Tel. 943483878
  • Osasuna@donostia.org