Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bi irudi: Ezkerrean 'gaztelekuak' testua hiriko siluetarekin eta eskuinean bi gazteren aurpegia

GAZTE BATZODEAK

Zure iritziak inporta duelako, parte hartu zure auzoko Gaztelekuaren bizitzan!

Nola?

Hileko lehen astean, Gazteleku guztietan “Gazte batzordeak” izeneko bilera parte-hartzaileak antolatzen ditugu. Bertan, Gaztelekuko programazioaz, Gaztelekuan gertatzen diren gauzez eta zuei interesatzen zaizkizuen gai horiez hitz egiteaz gain, gure iritzia defendatzen eta besteena errespetatzen ere ikasiko dugu.

Galdetu ezazu zein den zure Gaztelekuko eguna eta ordua parte hartu ahal izateko.

Horretaz gain, zuen interesekoak diren gai eta ekintzen inguruan batzordeak antolatzen dira. Honela, taldea sortu eta zuek izango zarete ekintzaren antolatzaile.

Adibidez Groseko Gaztelekuan, astero txapelketak antolatzeaz arduratu den talde bat egon da, edo Bidebietako Gaztelekuan Gaztelekuaren espazio berriak diseinatzeaz arduratu den beste bat.

Gainera, ez baldin baduzu bilera eta talde hauetara joateko aukerarik, beti izango duzu aukera zure Gaztelekuan aurkituko duzun iradokizun postontzia ere erabiltzeko.

Anima zaitez eta parte hartu!


Haur talde bat mahai baten aurrean eserita ordutegi-orri bat begiratzen