Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Bi panel: ezkerrekoan 'haurtxokoak' testua eta eskuinekoan haur talde bat lehen planoan


JOLASEN MAILEGUA


Bidebietako, Egiako eta Martuteneko Haurtxokoetan hainbeste gustatzen zaizun joko hori aukeratzeko eta etxean jolasteko aukera izango duzu!

Aste beterako Haurtxokoko joko batzuk, ipuinak, CDak edo DVDak etxera eraman ahal izango dituzu. Horrela zure familiakideekin ere jolastu ahal izango duzu!

Lehenik eta behin Haurtxokoko bazkide egin beharko zara, izena eman!
Jostailu multzo baten argazkia
 

Bidebietako Haurtxokoan jokoak aukeratu eta eraman ahal izango dituzu egun hauetan: astearte eta asteazkenetan 18:00etatik 18:30era eta larunbatetan 18:30etik 19:00etara.

Egiako Haurtxokoan: asteazkenetan 17:30ean eta 19:00etan; eta larunbatetan 18:30ean.

Martuteneko Haurtxokoan: ostiraletan 18:00etan eta 19:15ean eta larunbatetan 18:30ean.

Multimedia saila