Donostia.eus - Berdinsarea

Logo Ayuntamiento
Donostiako Udala, BERDINSAREA–Berdintasunaren aldeko eta Emakumeen aurkako Biolentziaren kontrako Euskadiko Udalen Sareko partaidea da bere sorreratik 2006ko martxoaren 7an.

Sare honen egitekoa honako hau da: Toki administrazioetatik kudeatutako gizon eta emakumeen berdintasunerako eta emakumeen kontrako biolentziaren aurkako programa eta zerbitzuak sustatu, sendotu, koordinatu eta ebaluatzea, ekintza eta ebaluaziorako irizpide bateratuak definituz eta lan hori tokiko ekintza publikoaren maila guztietara helduko den ekintza integralean sartuz. Gainera, Sarea udalaz gaindiko beste erakunde batzuetara heltzeko lotura gisa erabili behar da.

Helburuak, xedeak eta lan ildoak betetzeko, BERDINSAREAk Osoko Bilkura bat eta Biltzar Tekniko bat ditu. Sarearen kudeaketa ahalbidetzeko, Idazkaritza Tekniko bat ere du. Gainera, landutako gaien inguruan sortutako Batzordeetan egiten da lan (BERDINLAN) eta hausnarketa eta trukerako espazio iraunkor bat dago (BERDINTRUKE)

BERDINSAREAri buruzko informazio gehiago nahi baduzu,klilatu hemen.

Berdinsarearen hamargarren urteurreneko bideoa ikusteko klikatu hemen.