Donostia.eus - Berdintasun Bulegoa

Logo Ayuntamiento
Emakumeek eta gizonek gizartean bete ohi duten papera modu garrantzitsuan aldatu bada ere, emakumeek harremanen hierarkizazioan eta gizartean duten kokapen desberdina nabarmena da. Kokapen horrek jatorria du sexuaren arabera esleitzen diren gizarteko eta kulturako jokabide estereotipoetan eta ereduetan.

Berdintasunaren Atalak emakumeen eta gizonen aukera berdintasunaren politika bultzatzea du helburu, aukera berdintasunaren printzipioa modu praktikoan eta eraginkorrean aplika dadin pixkanaka bermatzeko.

Berdintasunezko gizartea lortzeko bidea honako helburu hauek lortzeko ekimenetan eta programetan oinarritzen da:
    • Aukera berdintasunari dagokionez, udaleko esku-hartzea bultzatzea eta indartzea.
    • Donostiako emakumeek gizartean parte har dezaten indartzea eta gehitzea.
    • Hiriko emakumeen beharrei erantzun integrala ematea.
    • Errespetua, elkartasuna eta berdintasuna balioak garatzea, heziketaren, prestakuntzaren eta informazioaren bitartez.
    • Emakumeen kontrako bazterkeria eta indarkeria jarrerei aurrea hartzea.

Partaidetzarako espazioak



Berdintasun helburu horiek lortzeko, herritarrek esku-hartzea, botere publikoak eta erakundeak lankidetzan jardutea eta udaleko sail guztiek zeharkako ekintza koordinatua garatzea beharrezkoa da.

Horretarako, Berdintasunaren Aldeko Donostiako Emakumeen Kontseiluaren laguntza dugu. Bertan, hiriko emakumeen erakundeetako ordezkariak, udaleko alderdi politikoak eta sindikatuak daude. Beste herri administrazio batzuekin ere lan egiten dugu, esaterako, Emakunderekin eta beste hainbat udalekin.

Berdintasunaren Atalean azpimarra dezakegun beste alderdietako bat Emakumeak eta Hiria Foroa da. Gizonenak izan diren gaietan emakumeek parte har dezaten laguntzen duen lan taldea da; gai horien artean: hirigintzako plangintza eta gure hiriko udal zerbitzuen mantentzea.

Emakumearen ikuspuntutik begiratuta, foroak herritarren onurarako izango diren ekarpenak egiteko aukera ematen du.

Non Gaude?


Berdintasun Bulegoa
Emakumeen Etxea
Okendo 9
20004 DONOSTIA
Berdintasun bulegoaren ordutegia: 9:00-14:00
Tel.: 943 48 34 64
Faxa: 943 48 01 04 90
Posta elektronikoa: berdintasuna@donostia.eus