Donostia.eus - Donostiako emakumeen elkarteentzako diru-laguntzak 2015

Logo Ayuntamiento
Deialdi honen helburua da erabakitzea eta arautzea nola eman diru-laguntzak emakume-elkarteei eta elkarte mistoei, proiektuak edo ekintzak egin ditzaten gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna bultzatzeko, sustatzeko eta errrazteko.

Diru-laguntza hauen xedea da:
    • Emakumeen elkarteak.
    • Elkarte mistoak, baldin eta emakumeen idazkaritza badute, edo ordezkaritza edo funtzionamendu autonomoko beste edozein organo, eta horren helburua baldin bada elkarteen mugimendu mistoen emakumeen parte-hartze aktiboa sustatzea eta proiektuak edo ekintzak egitea emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzeko hainbat elkartetan: auzoan, kulturan, kiroletan, hezkuntzan, gizartean eta abarretan. Organo horren izaera, helburuak eta funtzionamendu autonomoa argi azalduko dira elkartearen estatutuetan, eta bere eraketa efektiboa ere behar bezala egiaztatuko da.

2017ko eskaerak aurkezteko epea martxoaren 1ean bukatuko da.

Dirulaguntzen oinarriak eta inprimakiak ikusteko, sakatu hemen.