Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aranzadi Zientzia Elkarteko Iñaki Egaña, Jimi Jimenez eta Cristina Martinek osaturiko ikerketa taldeak eginiko ikerketaren argitalpena, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Atalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagundua, eta Asturiasko Areces herrian 1937ko otsailaren 21 eta 23 bitartean izandako batailaren 78. urteurrena gogoratzeko egina.

Ireces-ren azala



Arecesko batailak hiru egun iraun zituen eta odoltsua izan zen, ehunka gorpu gelditu baitziren gudu zelaian. Matxinatutako frankisten aurka erori ziren gehienak Eusko Indarra batailoikoak eta ANVkoak ziren, baina Amayur batailoiko, EAJko, eta PSOEko Indalecio Prieto batailoiko borrokalari asko ere hil ziren. Arecesen hil zen ere Kandido Saseta, Eusko Gudarosteko lehen komandantea.

Egia, justizia eta erreparazio printzipioen ikuspegitik, liburu honek bataila honetan hildako eta bidegabe ahaztuak izandako pertsona guztiei omenaldia eskaini nahi die.

Liburua