Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Liburua: "Fernando Sasiain Brau. Donostiako alkate errepublikanoa: historiaren ahanztura"

Azala: Donostiako alkate errepublikanoa: Historiaren ahanztura

Xabier Urmeneta eta Iñaki Markez, Fernando Sasian Brau, II. Errepublikaren garaian gure hiriko alkate izan zenaren pertsonaiaz nahiz testuinguru historikoaz aritu ziren beraien liburuaren aurkezpenean. Fernando Sasiain bere garaiko politikari garrantzitsua izan zen: udal mugimenduaren bultzatzaile, Donostiako Itunaren bilerako buru izan zen eta estatutuaren proiektuan aktiboki hartu zuen parte; hain zuzen ere, berak entregatu zuen proiektua Gorte Orokorretan eta berak eman zion dokumentua Errepublikako presidenteari 1933an.

Sasiain alkatea 30. hamarkadan hiria gobernatzeko Donostiako herriak hautatutako alkatea izan zen. Hala eta guztiz ere kargutik kendu egin zuten herritarren erabaki kolektiboa urratuz. Halere, politikari karismadun eta dinamikoa izateagatik nabarmendu zen.

Donostiako Udalak, oroimen historikoaren berreskuratzean konpromisoa agertu nahi du argitaratze honen bidez, eta altxamendu frankistaren eta gerra zibilaren bitartean, nahiz diktadura frankistapean Sasiain bezalako pertsonei edota giza eskubideak ukatuak izan zitzaizkienei aitortza egitea.

Hortaz, orain arte ezezaguna edota ahaztua izan den Fernando Sasiain Brau merezi duen errekonozimendua egiteko garaia iritsi dela iritzi dio egun Donostiako alkatea den Izagirre

Liburu elektronikoa