Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Argitalpena: 1936-1940 Donostiako udalean errepresaliatutako langileei buruz


Liburuaren azala
1936-1940 bitarteko urteetan, Donostiako 1.623 udal funtzionario ikertu edo baztertu zituen Frankoren errepresioak, Aranzadi Zientzia Elkarteak egindako ikerketan jasotzen denaren arabera. Ikerketa hau Donostiako Udalaren enkarguz burutu da.

Bildutako datuen arabera, 765 funtzionario kendu zituzten kargutik behin betiko.

Gainerako langileek, edo bere lanpostua berreskuratu zuten, edo nahitaez erretiratu egin behar izan zuten.
Beste batzuek aldi baterako etenaldi zigorrak jasan behar izan zituzten.

Musikari bat, garbitzaile bat eta gauzain bat ez ezik, Errepublika garaiko bi zinegotzi sozialista ere exekutatu zituzten frankistek.

Aranzadiren ikerketak bederatzi udal funtzionarioren fusilatzea ere jasotzen du, “matxinatuen alde zeudelakoan", Errepublika garaiko 2 alkate eskuindar ere exekutatu zituzten, Frente Popularraren aldekoak zirelakoan.

Liburua PDF bertsioan

Informazio gehiago