Donostia.eus - [Agenda] EOS-Euskadiko Orkestra Sinfonikoa-ren 2016-2017 Abonu-Denboraldia

Logo Ayuntamiento
Donostiako Mendi Tour-en kartela 2017

Mendi Tour Donostia 2017

2017/05/25 - 2017/05/27

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: maiatza 26-ekaina 01

  AGENDA: maiatza 19-25

Urr 7

Eka 22

EOS-Euskadiko Orkestra Sinfonikoa-ren 2016-2017 Abonu-Denboraldia

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2016-2017 Abonu-Denboraldiaren kartela

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bere 2016-2017 Abonu denboraldiaren barruan Donostiako Kursaal Auditoriumean eskainiko dituen kontzertuen egutegia.

  • Ordutegia: 20:00
  • Tokia: Kursaal
  • Antolatzailea: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Sarrerak erosi

#momentum
"Gure bizitzak denboran aurrera doaz. Eta bide horretantxe sortu da #momentum, denbora gelditu dela ematen duen unea, gelditasunerako espazioa. Musikaren bidez emozionatzeko unea, ezinegonak darabilen gizarte zorabiagarri honetan ... "
Euskadiko Orkestra sinfonikoak kontzertu-denboraldi berri bat proposatzen dizu, lehen mailako bakarlari hauei protagonismoa eskainita: Pinchas Zukerman, Katia & Marielle Labeque ahizpak, Julian Rachlin, Enrico Dindo eta Vadim Gluzman. Baita Jun Märkl, Ari Rasilainen eta Hans Graf zuzendari handiei ere.

Euskadiko Orkestrak gure herriko musika eta kultura arloko ondasun nagusia bilakatzeko bidean jarraitzen du aurrera. Topaleku da bere egoitzetan eta gero eta presentzia handiagoa duen hirietan; eta egoera horretatik eskaintzen da kulturgune gisa, hausnarketarako eta emoziorako espazio gisa proposaturik. Hausnarketa hori urritik ekainera doan aukera zabalari lotzen zaio, eta emozioak norbanako bakoitza blaitzen du, Euskadiko Orkestraren proiektuarekin bat egiten du eta pertsona gisa hazi arazten dio.

Abiapuntu horretatik, Euskadiko Orkestrak, hausnarketarako eta emoziorako topagune den aldetik, bere publiko guztiari proposatzen dio, abonatuei eta abonatu gabeei, xede duen gizarte osoari, azken finean, ezagutzea eta aintzatestea. Errepertorio berria ezagutzea, estetika berriak, Orkestrak lehen aldiz aurkezten dituen lan berriak, hala nola Elgar (biolinerako kontzertua), Hosokawa, Walton. Eta Orkestrak berriro bizitu izan nahi dituen beste batzuk aintzatestea, hala nola Tchaikovsky (4.a), Schumann (2.a), Debussyren "Images" eta Escudero ere bai, "Gernika" bere lanaren irakurketa berri batekin, José Ramón Encinar-en aditu-begiradapean.

ABONU DENBORALDIA:
Jun Märkl, Zuzendari Titularra
Andrey Boreyko, zuzendari gonbidatu nagusia

Euskadiko Orkestraren 2016/17 Abonu Denboraldia urriaren 3an hasiko da Gasteizen eta 2017ko ekainaren 22an bukatuko da, Donostian. Denboraldi berri honetan - bere historian 35.a- Orkestrak 11 programa ezberdin eskainiko ditu egoitza bakoitzean: Bilbo, Donostia (ekitaldi bikoitza ), Gasteiz eta Iruñea; horrek 55 kontzertu egiten du guztira, Abonu Denboraldian bakarrik

1. PROGRAMAZIOARI BURUZ:

Denboraldi berri honek maisulan sinfoniko-koraleko benetako musika -katalogo bat osatuko du; errepertorio sinfonikoko funtsezko lanak; piano, biolin eta biolontxelorako kontzertuak, bakar-literaturan giltzarri direnak, batez ere; hausnarketarako lanak, gozamenerako, ezagutzeko, aintzatesteko, lehen aldiz ezagutzeko eta berrezagutzeko. Azken finean, Orkestra bere ahalmen guztiarekin ageriko zaigu, baina, batez ere, bere osotasunean, hori baita bere aktibo nagusia, atriletan eta -ziurrenik- entzuleen artean lehen aldiz entzung odiren lan asko eskainirik

  • Programa sinfoniko-koralak: hiru koro hiru lurralde.
    • Programa sinfoniko-koral batek zabalduko du denboraldia. C. Orff konpositore alemanaren lanik ezagunena, "Carmina Burana", lehen aldiz emango da Euskadiko Orkestraren abonu-kontzertuetan.
    • Horretarako, Donostiako Orfeoia izango du lagun zati koralean; ongi asko ezagutzen baitu koro honek lan hori. Ahotsak osatuko dituzte Susanne Elmark, Carlos Mena eta Peter SchOne-k. Bilboko Koral Elkarteak hartuko du Orfeoiaren lekukoa, F. Escuderoren "Gernika" operaren irakurketa berri bat egiteko, hiribilduaren bonbardaketa izan zeneko 80. urteurrenean. José Ramón Encinarrek lan horren proposamen berri bat aurkeztuko du, 80ko hamarkadan Bilboko Koralak eskatua, eta "Gernikako Pasarteak" deitu izan dena. Koralen zatia ixten Gasteizko Abesbatza izango dugu Vicente Goicoechearen "Obras litúrgicas" Gasteizen interpretatzen; konpositore arabar hau bere heriotzaren mendeurrenean aurkezten dugu.

  • HOSOKAWA proiektua:
    • Toshio Hosokawa dugu gaur egungo konpositorerik handienetako bat, sortzaile oparoa eta nazioarteko mailan ezinbesteko erreferentea, eta Euskadiko Orkestrak bere atriletan izango du Denboraldiko zenbait unetan. Kontzertuan, denboraldia zabaltzeko eta Tsunamiaren biktimei buruzko hausnarketa egiteko edo "shakuhachi" japoniar flauta tradizionala ezagutzera emateko; eta grabazioan, konpositore japoniarrari buruz NAXOS zigiluak erregistratu duen monografikoan. Orkestrak, eta Jun Märkl-en eskutik, bere alderik garaikideena erakutsiko du, konpositore horren munduan murgiltzeko. Proiektu hau EU Japan Festival-ekin lankidetzan garatuko da, Donostia San Sebastián 2016 erakundearen Bidez.

  • Euskal Musikaren alde sormenarekin konprometiturik gure herriko konpositore eta musikariak.
    • F. Escuderoren "Gernika"ren irakurketa eta berrirakurketa; X. Otaolea euskal konpositore gaztearen aurkezpena "Agartha" (2014) bere lehen lan sinfonikoarekin; Guridiren "Diez Melodías Vascas" eta V. Goicoechearen "Obras litúrgicas". Hiru koro: Donostiako Orfeoia, Bilboko Koral Elkartea, Gasteizko Abesbatza. Eta Carlos Mena gasteiztarraren bisita berria.

  • Garrantzizko bakarlariak:
    • Bakarlarien atala beti izaten da erakargarritasun handikoa programazio guztietan. Horregatik, oraingoan, Euskadiko Orkestrak apustu bat egin du ospe handiko izen ezagunak beste batzuekin uztartzeko, gurean agian ez oso ezagunak, baina nazioartean ibilbide bikaina egina dutenak. Haien artean, Katia & Marielle Labeque ahizpa pianistak berriro izango ditugu hemen, baila ere euskal denboraldi sinfoniko balera lehen aldiz datorren Pinchas Zukerman biolinista, eta azkenik, Julian Rachlin eta Vadim Gluzman. Leticia Moreno izango da bakarlarien multzoa osatzen, oso udaberri biolintsua eskaintzeko instrumentu honen errepertorio bikainaren bidez: Brahms, Elgar, Mendelssohn eta Khatchaturian. Aipatzekoak, halaber, Nicholas Angelich pianista amerikarra eta Enrice O indo eta Amanda Forsyth biolontxelistak, azken hau amerikarren artean bizkorrenetarikoa, Pinchas Zukerman biolinistarekin bikotea osatuko duena. Programatzearen egiteko zailean, ahalegin berezia egin da bakarlariek beren lanik esanguratsuenak ekar ditzaten, gailurrera iristeko bidea zabaldu dietenak, edota beren muina eta artista izatearen funtsa erakusten dutenak

  • lbilbide sinfonikoa:
    • Denboraldi osoko musika-katalogo zabalean, Orkestrak bere unea ere bilatu ko du, egitura sinfoniko handitzat aurkeztu eta aditzera emateko, zenbait lanen bidez: Schumann (2. sinfonia), Tchaikovsky (4.a), Brahms (4.) eta Oebussyren "lmages". Keinadaren bat egingo du, eta bestelako adierazpide artistiko eta tematikoak bilatuko ditu Prokofiev eta Tchaikovsky-ren "Romeo y Julieta"re kin; britainiar musikarantz ere joango da Vaughan Williams-en eskutik, edo Elgar eta Walton-ekin (kasu honetan, ONBA - Orquesta Nacional Burdeos-Aquitania kideekin elkartrukea eginda).

  • Abonu garaian entzungo diren bi proiektu diskografiko berri:
    • Euskadiko Orkestra nazioarteko errepertorio eta konpositoreen erregistroan murgilduko da. Lehena, Sáint-Saëns-en bidetik, arlo klasikoan, eta, bigarrena, ikuspegi garaikideago batetik, egungo sorkuntzan, mundu guztian programatzen den konpositore emankor baten proiektu berezian: Toshio Hosokawa. Orkestrak abonu-denboraldian eman nahi izan ditu ezagutzera bi konpositore hauek, eta Abonu Denboraldian lehen aldiz eskainiko diren lanekin aurkeztuko ditu , hala nola: "Suite Algerienne" eta "Suite Op.49" Saint-Saënsenak, eta "Meditation". "To the victims of Tsunami", "Kiage" eta "Autumn Wind for Shakuhachi and orchestra" Hosokawari dagokionez.

  • Elkartrukea (ONBA) Orquesta Nacional Burdeos-Aguitania orkestrarekin.
    • Aukera berri bat, Euskadiko Orkestraren atriletan ideia berriak dakartzaten ahots ezberdinak entzuteko. Berriro ere ONBArekin trukean, Paul Daniel zuzendariaren eskutik, Vadim Gluzman biolinista gaztea Tchaikovsky interpretatzen.

  • Soinu-mosaikoa:
    • "Soinu-mosaikoa" proiektuak izango du oihartzunik Abonu Denboraldian, Emilio Aragónen "La flor más grande del mundo" haren barruan hartuta.
    • 2017ko urtarrilean interpretatuko da, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonak arituko dira jotzen Euskadiko Orkestrako musikariekin batera. Espainiako 14 orkestrak aktibatu duten proiektu honen abiaburua Euskadiko Orkestrak urteak direla FEVASekin batera egindako esperientzia hartan bilatu behar da; haren oinarria musika garapen pertsonalerako eta gizarteratzeko bitarteko gisa ulertzean datza

2. ZUZENDARIAK

Denboraldi berriak zortzi zuzendari izango ditu. Orkestrako Musika Zuzendaritza osatzen duten Jun Märkl Zuzendari Titularrak eta Andrey Boreyko Zuzendari Gonbidatu Nagusiak programa gehienak zuzenduko dituzte. Ari Rasilainen, Ainars Rubikis, José Ramón Encinar eta Cristoph Kónig berriro datoz Orkestraren podiumera, baita Hans Graf ere, Euskadiko Orkestraren zuzendari titu larra 94 eta 96 urteen artean, eta 2008an gonbidatua. Paul Danielek ONBA (Orquesta Nacional Burdeos-Aquitania) zuzentzeko hartuko du batuta.

3. INSTRUMENTU ETA AHOTS BAKARLARIEI BURUZ

Abonu Denboraldiak dituen 11 proiektuetatik, horietako 10etan bakarlariak daude programan, batzuk ezagunak gure eszenatokietan eta beste batzuk berriak, baina guztiak garrantzitsuak eta ezinbestekoak nazioartean. Enrice Dindo eta Amanda Forsyth biolontxeloarekin. Udaberri artistiko handia Pinchas Zukerman-ekin -euskal denboraldi sinfonikoetan lehen aldiz-, eta Julian Rachlin, Leticia Moreno eta Vadim Gluzman-ekin (kasu honetan, ONBArekin balera). Katia & Marielle Labeque eta Nicholas Angelich protagonistak pianoaren aurrean. Bi programa sinfoniko-koralen barruan ahots-zerrenda benetan luzea. Azpimarratu behar da Denboraldiak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa hiru lurraldeetako koroak izango dituela, Gasteizko Abesbatza, Bilboko Koral Elkartea eta Donostiako Orfeoiarekin, hurrenez hurren. Susanne Elmark, Carlos Mena eta Peter Schöne datoz ahotsen zerrenda osatzera, Denboraldia zaba lduko duen C. Orff-en Carmina Burana abesteko. Carmen Solís, Federico Gallar, Gustavo Peña, Fernando Latorre, eta Miguel Angel Arias elkartuko dira José Ramón Encinar zuzendari lanetan izango duen F. Escuderoren "Gernika"ko pasarteak interpretatzeko.
Hosokawa proiektuak bi artista japoniar ekarri ko ditu oholtza gainera, Mihoko Fujimura mezzosopranoa eta "shakuhachi" japoniar flauta tradizionala jotzen duen Tadashi Tajima.

GURE ORKESTRAREN BESTE JARDUERA BATZUK:

Denboraldi bakoitzean funtsezko ardatza eratzen duten abonu kontzertuez gain, Euskadi ka Orkestra Sinfonikoaren jarduera kontzertuen katalogo askotariko batez osatuta daga. Kontzertuak zikloen arabera banatuta daude, geure ekoizpenekoa k izan daitezkeenak, edota musikaldi garrantzitsuak eta beste kultur ekitaldi batzuk. Abonu Denboraldia eta gainerako jarduerak batuz gero, Euskadi ka Orkestrak ehun jarduera inguru burutzen ditu denboraldi bakoitzean.

  • EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA DONOSTIA 2016REKIN:
    • Jadanik egin diren Musika Klasikoaren Nazioarteko Sariei (ICMA 2016), Ederra eta Piztiaren emanaldiari, EMUSIKi eta kontzertu denboraldian Hiriburutzaren presentziari gehitu behar zaizkie Orkestrak datozen hilabeteetan Katia & Marielle Labéque ahizpekin batera eskainiko dituen kontzertuak eta Hosokawa egitasmoa, EU Japan Fest-ekin lankidetzan garatuko dena.

  • GRABAZIOAK: SAINT-SAËNS ETA HOSOKAWA:
    • Orkestrak bi disko grabatzeko proiektuei ekingo die NAXOS diskoetxe entzutetsuarekin batera. Lehenengoa molde klasikokoa izango da, eta C. Saint-Saënsen lanak bilduko ditu ; bigarrenean, Orkestraren alderdi garaikideena erakutsiko da, gaur egungo sorkuntzaren arloko erreferentzia puntu handietako bat den Toshio Hosokawa japoniarraren lanak bilduko baitira bertan. Uste dugu ekintza estrategikoa dela Euskadiko Orkestra, euskal musikaren inguru ko proiektuei ekiteaz gain, munduaren aurrean aurkeztea nazioarteko musikagileen lanak ere grabatuta

  • SOINU-MOSAIKOA:
    • Proiektu honen bidez, urratsak egiten ari dira desgaitasun intelektuala duten pertsonak soinu sorkuntzako lantegietan txertatzeko, aldi berean lan egiten duten 14 orkestraren partaidetzaz. Hamalau elkarte sinfonikoko 140 musikari lan egiten ari dira desgaitasun intelektuala duten 228 pertsonarekin, AEOSek (Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartea), BBVA Fundazioak eta Plena Inclusión elkarteak sustatzen duten programaren garapenean. Parte-hartzaileak Munduko lorerik handiena (La flor más grande del mundo) lana prestatzen ari dira, Emilio Aragónek José Saramagoren ipuinean oinarrituta egindako konposizioa , eta jatorrizkoari gehituko zaizkion mikrokonposizioak sortzen ari dira. Sortzen diren lanak orkestra bakoitzaren abonu programazioan joko dira 2017ko lehenengo hiruhilekoan.
    • Nabarmendu behar dugu Espainiako 14 orkestrak bultzatutako proiektu honen abiagunea Euskadiko Orkestra Sinfonikoak aurretiaz izandako esperientzia dela, orain dela urte batzuk FEVASekin batera garatu zena eta musika norberaren garapenerako eta gizarteratzeko tresna bezala sentitzean oinarrituta dagoena. Jarduera hau Mikel Cañadak koordinatzen duen MUSIKA GELAn garatuko da. Euskadi ka Orkestrak 2017ko urtarrilean aurkeztuko du SOINU-MOSAIKOAren emaitza.

  • IRTEERA BORDELERA:
    • 2017ko urtarrilean, Euskadiko Orkestra Bordeleko Auditoriumera itzuliko da gonbidatu beza la, ONBAren kontzertu denboraldian. Haiek Euskadiko Orkestraren atrilak okupatuko dituzte 2017ko ekainean

  • MUSIKA GELA: Euskadiko Orkestra hezkuntzaren alorrean:
    • Musika Familian, ikasleentzako kontzertuak, sentsibilizazio tailerrak, lantegiak ikastetxeetan, bisitak Orkestraren egoitzara, Sinfokids egitasmoa eta askoz ere gehiago, musika zaletasuna txiki-txikitatik sustatzeko xedez eta musika ikaskuntza arautua babesteko baliabide bihurtzeko xedez. MUSIKA GELAtik, halaber, dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako jarduerak irteten dira, eta, oraingo honetan, Soinu-Mosaikoa egitasmoaren barruan sartu da.

  • MIRAMONGO MATINÉEAK:
    • Euskadiko Orkestraren ganbera zikloa 25. denboraldira iritsiko da kalitatezko musika beste formatu batean eskainiz. Musika unibertsala unibertso berdingabean, hau da, Orkestrak Miramonen duen egoitzako auditoriumean.

  • ORKESTRA HERRIETAN:
    • Orkestra mantentzen duen gizartearekin konprometituta dago eta gure geografiako bazter guztietara iristen da

  • MUSIKENEKO IKASLEAK EUSKADIKO ORKESTRAKO KIDE:
    • Bigarren Orkestra Ikasketa Master Ofizialaren bidez. Euskadiko Orkestraren eta Musikenen artean sinatutako erakunde-hitzarmenaren esparruan eta Jordá Gelaren bitartez. 2016ko ekainean irtengo da jadanik lehenengo promozioa

  • MUSIKALDIAK ETA BESTE ZIKLO BATZUK:
    • Gure inguruneko beste kultur erakunde batzuekin lankidetza estuan aritzearen ondorioz, eta kulturaren esparruan egindako ekarpena aberasten duten sinergiak sortzeak duen garrantziaren jakitun, Orkestraren jardueraren barruko esparru hau zabaldu egiten da etengabe, denboralditik denboraldira.
    • Euskadiko Orkestraren ohiko konpromisoen artean, nabarmentzekoak dira ABAOn mantentzen dituen bi tituluak eta Bilboko Musika-Música emanaldiko bi kontzertuak; eta, horrez gain, Musika Hamabostaldian duen parte-hartze gero eta handiagoa, hiru egitasmorekin. Bide berriak jorratzen jarraituko du Zinemaldiaren barruan. Eta beste jardunaldi bat antolatuko du, Musikagileak elkarteari eskainia.

Amaitzeko, Orkestrak bere jarduera ezberdinen garapenean parte hartzen duten erakundeen ororen laguntza eta babes garrantzitsua eskertu nahi du: 7.000 abonatuak eta publikoa orokorrean, babesle eta lankide dituen erakundeak, kultura-eragileak, hedabideak eta abar.

EGITARAUA (Donostia):

Urriak 7, 8:

  • Jun Märkl, zuzendaria
  • Susanne Elmark, sopranoa
  • Carlos Mena, kontratenorra
  • Peter Schöne, baritonoa
  • Donostiako Orfeoia
    • T. Hosokawa:
      • Meditation. To the victims of Tsunami
    • C. Orff:
      • Carmina Burana

Azaroak 10, 11:

  • Ari Rasilainen, zuzendaria
  • Enrico Dindo, biolontxeloa
    • X. Otaolea:
      • Agartha
    • D. Shostakovitch:
      • Concierto para violonchelo y orquesta nº1
    • R. Vaughan Williams:
      • Fantasía sobre un tema de Thomas Tallis
    • E. Elgar:
      • In the South

Abenduak 2, 7:

  • Jun Märkl, zuzendaria
  • Katia & Marielle Labèque, piano bikotea
    • C. Saint-Saëns:
      • Suite Algerienne
    • F. Poulenc:
      • Concierto para dos pianos y orquesta
    • C. Debussy:
      • Images. 2. Iberia 3. Rondes de Printemps

Urtarrilak 27, 30:

  • Ainars Rubikis, zuzendaria
  • Nicholas Angelich, pianoa
    • L.V. Beethoven:
      • Concierto para piano y orquesta nº4
    • E. Aragón:
      • La flor más grande del mundo
    • P.I. Tchaikovsky:
      • Romeo y Julieta

Martxoak 23, 24:

  • Hans Graf, zuzendaria
    • L.V. Beethoven:
      • Prometeus. Obertura
    • Stravinsky:
      • Sinfonía en do
    • R. Schumann:
      • Sinfonía nº2

Martxoak 30, 31:

  • Christoph König, zuzendaria
  • Pinchas Zukerman, biolina
  • Amanda Forsyth, biolontxeloa
    • E. Elgar:
      • Concierto para violín y orquesta
    • P.I. Tchaikovsky:
      • Sinfonía nº4

Apirilak 27, 28:

  • José Ramón Encinar, zuzendaria
  • Carmen Solís, sopranoa (Gernika)
  • Federico Gallar, baritonoa (Podio)
  • Gustavo Peña, tenorra (Gogor)
  • Fernando Latorre, baxua (Aitona)
  • Miguel Ángel Arias, baxua (Rey)
  • Bilboko Koral Elkartea
    • Stravinsky:
      • El pájaro de fuego (1919)
    • F. Escudero:
      • Escenas de «Gernika»

Maiatzak 8, 12:

  • Jun Märkl, zuzendaria
  • Mihoko Fujimura, mezzosopranoa
  • Tadashi Tajima, shakuhachi (japoniar flauta)
    • F. Martin:
      • Concerto for Seven Winds
    • T. Hosokawa:
      • Klage
    • J. Brahms:
      • Sinfonía nº4

Maiatzak 22, 25:

  • Jun Märkl, zuzendaria
  • Julian Rachlin, biolina
    • J. Guridi:
      • Diez melodías vascas
    • F. Mendelssohn:
      • Concierto para violín y orquesta
    • R. Strauss:
      • Don Juan
      • Muerte y transfiguración

Ekainak 2, 9:

  • Andrey Boreyko, zuzendaria
  • Leticia Moreno, biolina
    • Khatchaturian:
      • Concierto para violín y orquesta
    • S. Prokofiev:
      • Romeo y Julieta (selección)

Ekainak 19, 22:

  • Orchestre National Bordeaux Aquitaine, orkestra gonbidatua
  • Paul Daniel, zuzendaria
  • Vadim Gluzman, biolina
    • P.I. Tchaikovsky:
      • Concierto para violín y orquesta
    • W. Walton:
      • Sinfonía nº1

Lekua: Kursaalgo Auditoriuma.

Sarreren salmenta:

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30.
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00.
    • Eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Kursaal Eszenaren emankizun egunetan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
  • Internetez:

Lotura interesgarriak