Donostia.eus - [Agenda] Miramoneko Matinéeak 2016-2017

Logo Ayuntamiento
"¡Chist! Antología" ikuskizunaren kartela

Kontzertua: Les Luthiers

2017/03/02 - 2017/03/04

Donostiako Inauterien kartela 2017

Donostiako Inauteriak

2017/02/23 - 2017/03/05

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: otsaila 24 - martxoa 02

  AGENDA: otsaila 17-23

Ira 24

Eka 17

Miramoneko Matinéeak 2016-2017

Donostiako Miramoneko Matinéen kartela 2016-2017

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak "Miramoneko Matinéeak" izenez ezagutzen den ekintza-ziklo bat antolatzen du bere Egoitzan, eta bertan parte hartzen dute Orkestrako kideek osaturiko talde txikiak, bakarlari gazteak, ganbera-koruak eta organo-joleak. 2016-2017 edizioak 25. denboraldia osatuko du.

Sarrerak erosi

Kalitatezko musika formatu txikian eskaintzeko, horretarako sortu ziren Miramongo Matinéeak duela 25 urte eta horretan dihardute egun ere.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzak bere ateak zabaltzen ditu larunbat goizetan, Orkestrako kideek errepertorio sinfonikoaz at lantzen dituzten askotariko musikak aurkezteko. Etengabeko bilakaeran, askotariko programazioa da horien ikur nagusia: ikus-entzuleak pieza bitxiak edo obra ezagunen bertsio ezohikoak zuzenean jasotzea, artistekin hartu-emanean.

Gainera, inguruneko kultur-errealitatearekin uztartutako ekimena den aldetik, aurten, Donostia / San Sebastián 2016rekin elkarrizketan jardungo dugu, bertsolaritza eta musika elektronikoa batzen dituen proiektua sustatu eta Donostiako Orfeoi Gaztea izango dugu gurean.

Sarrerak:

  • Abonuak jada salgai. 16 kontzertuetarako abonuak 83,50 euroko prezioa du. 64 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat (ikus programazioaren pdfa) eta jada eskuragarri dago Orkestraren bulegoetako telefonora deituz (943 01 32 32) edo www.euskadikoorkestra.eus webguneko Abonatuak profilean dagoen inprimakia bidaliz.
  • Sarrera solteak, berriz, irailaren 10ean jarriko dira salgai, 7 euroko prezio bakarrean, www.euskadikoorkestra.eus, www.kutxabank.es webgunetan, Kursaal Auditorioko leihatilan eta, aforo librerik balego, Orkestraren egoitzako leihatilan bertan erosi ahalko dira.

Miramonera autobusez.
Euskadiko Orkestrak Matinéetako publikoaren esku doan jartzen duen autobus zerbitzua da Miramongo egoitzara heltzeko biderik erraz eta erosoena. 10:25etan abiatzen da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34ean.

EGITARAUA:

01 - Irailak 24 (2016)

  • TANTRIS ENSEMBLE - Ganbera-orkestra
    • Matinade
      • Elgar: Serenata para orquesta de cuerda
      • Arensky: Variaciones sobre un tema de Tchaikovsky
      • Dvorák: Serenata para orquesta de cuerda

02 - Urriak 8 (2016)

  • HARI-LAUKOTEA
    • Américas
      • Copland: Dos piezas para cuarteto de cuerda
      • Barber: Adagio para cuerdas
      • Villa-Lobos: Cuarteto de cuerda nº3, Quarteto de pipocas
      • Piazzolla: Tango Ballet

03 - Urriak 22 (2016)

  • TRÍO ALMA - Biolin, biola eta biolontxelo hirukotea
    • Elkartze hunkigarri baten historia
      • Schubert: Trío para cuerda
      • Kodaly: Intermezzo
      • Beethoven: Trío de cuerda nº3

04 - Azaroak 12 (2016)

  • BELHARRA - Hari-boskotea
    • Musika ikasitik amerikar kantu herrikoietara
      • Dvorák: Quinteto de cuerda nº3
      • Brahms: Quinteto de cuerda nº1

05 - Azaroak 19 (2016)

  • IRAULI ORKESTRA - Oboea, hari-taldea eta klabea
    • Bachentzako inspirazioa
      • Vivaldi: Concierto para dos violines, opus 3, nº8
      • Marcello: Concierto para oboe
      • Vivaldi: Concierto para dos violines y violonchelo, opus 3, nº11
      • Bach: Concierto para violín y oboe
      • Vivaldi: Concierto para cuatro violines y violonchelo, opus 3, nº10

06 - Abenduak 3 (2016)

  • ORCHESTRE DE PAU PAYS DE BÉARN
    • Hildegarde Fesneau, biolina
    • Fayçal Karoui, zuzendaria
      • Ravel: Pavana para una infanta difunta
      • Sibelius: Concierto para violín
      • Mendelssohn: Sinfonía nº4, La italiana

07 - Urtarrilak 14 (2017)

  • DONOSTIAKO ORFEOI GAZTEA
    • 20 urte, bada zerbait!
      • Busto: Urepel doinua
      • Sarasola: Neskatx' ederra
      • Randall Stroope: The Conversion of Saul
      • Esenvalds: Only in Sleep
      • Forbes: O nata lux
      • Papoulis: Sing of Peace
      • De Juan: Nawa Isbahan
      • Jenkins/McMillan: Rain Dance
      • Lauridsen: Lux aeterna

08 - Urtarrilak 28 (2017)

  • CUARTETO DIONYSUS - Hari-laukotea
    • Lacrymosa
      • Mozart/Lichtenthal: Réquiem

09 - Otsailak 11 (2017)

  • EL QUATUOR ARKADIA
    • Flautak airean edo flauten zurrumurrua
      • Castérède: Flûtes en vacances
      • Guiot: Divertimento-Jazz
      • Jacob: Jacob's trio
      • Berthomieu: Arcadie, cuarteto para flautas
      • Rimsky-Korsakov: El cuento del zar Saltán. El vuelo del abejorro

10 - Otsailak 25 (2017)

  • QUINTETO POLONEZ - Hari-laukotea eta pianoa
    • Azken erromatinkoen kinteto handiak
      • Franck: Quinteto con piano
      • Zarebski: Quinteto con piano

11 - Martxoak 11 (2017)

  • ENSEMBLE DIATESSARON - Hari-laukotea eta klabea
      • Bach: El arte de la fuga

12 - Martxoak 25 (2017)

  • BIRGIT KOLAR & VERONIKA TRISKO
    • Biolin eta piano errezitala
      • Mozart: Sonata para violín y piano
      • Beethoven: Sonata nº10 para violín y piano
      • Strauss: Sonata para violín y piano

13 - Apirilak 8 (2017)

  • TRÍO SINCRONÍA + MAIALEN LUJANBIO + MIKEL CHAMIZO - Biolina, biolontxeloa, pianoa, musika elektronikoa eta bertsolaria
    • Bertso berriyak jartzera nua
      • Erdi Aroko Euskal Herriko musikak, sorkuntza berriak eta inprobisazioa

14 - Apirilak 29 (2017)

  • KAABESTRI + GORKA HERMOSA - Hari-boskotea eta akordeoia
    • Gernika 80
      • Hermosa: Gernika 26/4/1937 / Neotango concerto / Concierto para acordeón y orquesta de cuerda / Paco

15 - Maiatzak 27 Mayo (2017)

  • SARIRANAGA - Hari-laukotea eta klarinetea
      • Mozart: Cuarteto de cuerda nº9, Viennese
      • Brahms: Quinteto para clarinete y cuerdas

16 - Ekainak 17 (2017)

  • D'AMORE - Hari-boskotea eta oboe d'amore
      • Roman: Concierto para oboe d'amore
      • Telemann: Concierto para oboe d'amore
      • Salzedo: Canto de la Sibila, para oboe d'amore y cuarteto de cuerda
      • Ross: Concierto para oboe d'amore

Hemen azaltzen diren egitarau, interprete eta egunek aldaketak jasan ditzakete. Kontzerturen bat Orkestrari dagozkion arrazoiengatik bertan behera utziz gero soilik itzuliko da dagokion zenbatekoa, ez kontzertuaren atzeratze edo aldaketa kasuan.

Lotura interesgarriak
Babesleak