Donostia.eus - [Agenda] Dantza: B.Dance, Po - Cheng Tsai (Taiwán)

Logo Ayuntamiento

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: maiatza 19-25

  AGENDA: maiatza 12-18

Mai 23

Mai 24

Dantza: B.Dance, Po - Cheng Tsai (Taiwán)

Ikuskizunaren irudia

Donostiako Victoria Eugenia Antzokian B.Dance, Po - Cheng Tsai (Taiwán) dantza ikuskizuna ikusgai

B.DANCE taldeak bat egiten du "artean edertasuna bilatu behar da beti" dioen irizpide nagusiarekin. Diziplinarteko sorkuntza-talde askotarikoak elkartuta, bere helburua da plataforma artistiko sendo bat eratzea, sorkuntza-bidea inspiratuko duena. Bestalde, nazioarteko elkartruke sarriei esker, taldekideek aukera dute munduaren taupada hurbilagotik sentitzeko, beren buruak eta sorterria bera hobeto sentitu eta balioesteko. Etorkizunean, dantza garaikideko konpainia bat ez ezik, diziplina guztietako talentuen sorkuntza-plataforma izango da B.DANCE.

Taldea 2014an sortu zen, eta orduz geroztik Alemanian, Txekiar Errepublikan, Espainian, Israelen, Danimarkan, Txinan, Hong Kongen, Frantzian eta Italian jardun du, eta hainbat koreografia-sari lortu ditu nazioarteko jaialdietan. Horretaz gain, Asiako dantza-konpainia entzutetsuenetakoen artean dago jada, etorkizun handikoen artean.

Nota: B.DANCE dantza garaikideko erakustaldiak Victoria Eugenia Antzokiko Foyerrean emango dira.

Lotura interesgarriak
Babesleak