Donostia.eus - [Agenda] dss2016 - Erakusketa: Bitakora kaierak

Logo Ayuntamiento

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: urtarrila 20-26

  AGENDA: urtarrila 13-19

Abe 16

Urt 22

dss2016 - Erakusketa: Bitakora kaierak

Kartela

Ikus-entzunezko izaera argia duen erakusketa hau, Morgancreak DSS2016EUrekin elkarlanean ekoiztutakoa, Hiriburutza-urtearen erremateko egitarauaren ezinbesteko piezetako bat da.

Lau hizkuntzatan joango den erakusketa hau kronologikoki antolatu da, hiru zatitan: lehenengoak Donostia 2016 hautagaitzaren eta proiektuaren eraikuntza-prozesua jaso du, 2008tik 2015erako epealdian; bigarrengoan, eta luzeenean, ospakizunez betetako 2016 urteari errepasoa egin zaio; eta hirugarren eta azken zatian proiektuak utziko duen legatuari buruzko hausnarketa plazaratzen da.

Erakusketak panel modularrak eta pantaila ugari ditu eta horietan modu oso bisualean erakusten da informazioa, ikus-entzunezko pieza askorekin tartekatuta. Ekimena, Hiriburutzaren iraganari zein legatuari begiratzeko sortua, ondoren beste hiri batzuetara eramateko aukera eman dezan diseinatu da.

Azken finean, erakusketaren helburua zera da, proiektuaren balantzea egitea DSS2016EUk datorren urtetik aurrera hirian eta inguruko lurraldean utziko duen ondare hautemangarri zein ukiezina azpimarratzeko. Horretarako, prozesuan sortu diren edo abian jarri diren kultur programak, argitalpenak, sorkuntzak, sinergiak, jaialdiak, etab. izan ditu aztergai.

Tokia: Espacio 1
Ordutegia: Asteartetik ostegunera 12:00-20:00 / Ostiralak 12:00-21:00 / Larunbatak 10:00-21:00 / Igandeak 10:00-20:00

Lotura interesgarriak
Babesleak