Donostia.eus - [Agenda] Kontzertua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Logo Ayuntamiento

Agendaren Bilatzailea

  AGENDA: martxoa 24-30

  AGENDA: martxoa 17-23

Mar 23

Mar 24

Kontzertua: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2016-2017 Abonu-Denboraldiaren kartela

EOS - Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren 2016-2017 Abonu-Denboraldiaren 5. kontzertua, Hans Graf-en zuzendaritzapean. Bertan "Zorigaiztoa gainditzen" kontzertua eskainiko dute.

  • Ordutegia: 20:00
  • Tokia: Kursaal
  • Sarrerak: 16,00 / 25,00 / 32,00 €
  • Antolatzailea: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Sarrerak erosi

  • Hans Graf, zuzendaria
  • Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Zorigaiztoa gainditzen

90eko hamarkadan Euskadiko Orkestraren zuzendari titular Hans Graf zuzendari austriar handia Orkestrarenera itzuliko da. Hamabi urtetik gora Houston Symphony orkestrako titular izandakoak eskakizun tekniko eta espresibo handiko hiru lan eskainiko ditu gure Orkestrarekin batera. Beethovenek idatzi zuen ballet bakar Prometeoren izakiak lanaren Obertura ameslaria eta gero, Stravinskyren epealdi neoklasikoaren lanik garrantzitsuenetakoa den Doko Sinfonia entzungo dugu. Frantzia eta Estatu Batuen artean idatzia, bi herrialdetako musika-osagaiak hartzen ditu eta errusiarraren lanik baikorrenetakoa da, nahiz eta alaba eta ama galdu Stravinskyk sinfonia idazten zuen bitartean. Antzeko zerbait gertatzen da Robert Schumannen 2. Sinfoniarekin, 1844an izan zuen buruko krisia (musika entzuteari uztera eraman zion ere) eta gero idatzi zuen lehen lan handian. 2. Sinfoniaren energia itzel hori Schumannek bere bizitza eta pasioa berreskuratzeko zuen grinaren isla da.

Egitaraua:

  • L.V. Beethoven: Prometeus. Obertura [5']
  • I. Stravinsky: Sinfonia don [28']
  • R. Schumann: 2. Sinfonia [38']

Lekua: Kursaalgo Auditorioa.

Egunak: Martxoak 23 eta 24.

Sarreren salmenta:

  • Kursaal Auditoriumeko leihatila:
    • Astelehenetik asteazkenera: 11:30 - 13:30.
    • Ostegun eta ostiraletan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
    • Larunbatetan: 17:00 - 20:00.
    • Eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eta Kursaal Eszenaren emankizun egunetan: 11:30 - 13:30 / 17:00 - 20:00.
  • Internetez:

Lotura interesgarriak
Babesleak