Donostia.eus - [Agenda] Auto-karabanen Parkinga

Logo Ayuntamiento

Agenda

Auto-karabanen Parkinga

Donostiak Europako Auto-karabanen parkingik onenetakoaz gozatzeko aukera eskaintzen du.

Ospakizuna
  • Non: Donostia / San Sebastián
  • Hasiera: 2008/05/28
  • Bukaera: 2014/12/31
  • Tokia:Donostiako beste auzo eta guneak
  • Sarrerak:Dohain / Gratis

Donostiko Parking
Deskribapena

Azpiegitura:

  • 44 aparkaleku-gune
  • Gune bakoitzak bereizten dituzten arrasto markak
  • Argiztapena
  • Ur-hartunea
  • Hondakinen tratamendurako gune ekologikoa
  • Kokagunea: Berio kalea (43º18`28,33``N eta 2º00`52,20``W)

Kokagunea:

  • GPS-a erabiliz
    • Koordenatuak: 43º18`28,33``N eta 2º00`52,20``W
    • Helbidea: Donostia / Berio pasealekua, 2
    • Oharra: Berio pasealekura ailegatu aurretik eskuinaldean autobusen parking bat dago. Parking hau zeharkatu eta hondoan aurkitzen da parkinga.

  • Aurkitze bisuala:
    • Kontxako Badia Ondarreta hondartzarantz (antigua Auzoa) zeharkatu ondoren tunelaren ondoren hasten den Tolosa Etorbidea hartu behar da (lau zirkulazio bide dituen etorbidea), Tolosarantz doan Donostiako hegoaldeko irteeraren zentzua hartuz. Ezkerraldera doan kurba itxi bat igaro ondoren Unibertsitateetako biribilgunera (Europa Plaza) ailegatzen da, bertan bigarren irteera hartu beharko delarik.
    • Etorbide honetan aurrera egin, eskuinaldean parkinga eta ezkerraldean Unibertsitatea dugularik, beste biribilgune bat aurkitu arte. Bertan bigarren irteera hartu.
    • Berio Pasealekuan sartzen gara (goranzko errepidea). 50 bat metrotara autobusentzako parking bat dago. Bertan sartu, zeharkatu eta hondoan aurkitzen da Auto-karabanen gunea.

Gaua igaroko duten auto-karabanentzat arauak:

  • Aparkatzea baimendua dago, kanpatzea aldiz ez
  • Toldoa ateratzea kanpatzea da
  • Mahaiak eta aulkiak bide publikoan jartzea debekatua dago
  • Nibel-ziriak eta egonkortzaileak erabiltzea baimendua dago

Zerbitzuen prezioa:

  • Prezioa: Dohain.
  • Zerbitzuak: Dohainik, ura barne.
  • Baimendutako gehienezko egonaldia: 48 ordu.
  • Oharra: Parkingak Donostiako TAO-ak hirian zehar ezarria duen tarifa berbera izango du. Hitzartutako prezioa 6 eurotakoa (goi-denboraldian) eta 4 eurotakoa (urteko gainontzeko egunetan). Tarifa hauek Udal Plenoan onartuak izan beharko direnez, oraingoz aparkatzea doakoa izango da, kontrol-makinan autoaren matrikula sartzea soilik nahikoa delarik.

Donostiako gune honetaz gain Gipuzkoan Legazpiko, Errenteriako eta Zumaiako auto-karabanen aparkalekuak ere irekiak daude.

Informazio Gehiago: Club Vasco de Camping.

  • 943 271 866
  • kanping@vascodecamping.org
  • www.vascodecamping.org

Lotura interesgarriak