Donostia.eus - [Agenda] Giza Eskubideen Zinemaldia

Logo Ayuntamiento

Agenda

Giza Eskubideen Zinemaldia

Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia sendotu egin dira zinearen, solasaldien eta beste adierazpide artistiko eta kultural batzuen bidez (dantza, argazkilaritza eta eskultura, adibidez) Giza Eskubideen inguruan sentsibilizazioa piztu eta bultzatzeko erreferente gisa.

Ospakizuna
  • Non: Donostia / San Sebastián
  • Hasiera: 2016/04/15
  • Bukaera: 2016/04/22
  • Tokia:Donostiako beste auzo eta guneak

Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren kartela 2016
Deskribapena

33 film luzek, 23 film laburrek eta 5 erakusketek osatzen dute aurtengo programazioa. Donostia 2016ko Kultur Hiriburutza dela eta, programazio hori bi ekitaldi berezirekin osatuko da: Human Rights Film Network Forum Europarrarekin eta Giza Eskubideen Zinemaldiko Nazioarteko Gazteen Topaketarekin.

Martin Zandvliet zuzendariaren Land of Mine / Under Sandet (2015) film daniarrak inauguratuko du apirilaren 15ean, ostirala, Victoria Eugenia antzokian, Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Sailak eta Donostia Kulturak antpatutako Donostiako Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia. Philippe Faucon-en Fatima (2015) film frantsesak itxiko du zinemaldia.

Zinemaldiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren -Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez- eta Eusko Jaurlaritzaren -Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bitartez- babesa dauka. Gainera, Euskadiko GGKEen Koordinakundea, CEAR, Unicef, Gehitu, Amnesty International, Acnur, SOS Arrazakeria edo FiSahara bezalako entitateen eta gobernuz kanpoko erakundeen laguntza dauka.

HELBURUAK

Giza Eskubideen Zinemaldiak XIV. edizioa beteko du aurten. Guztira 29 herrialdetako 56 film (33 luze eta 23 labur) proiektatuko dira. Horrez gain, bost erakusketa antpatu dira. Beti bezala, hainbat jarduera paralelok osatzen dute programazioa: filmetako zuzendariekin, protagonistekin eta landuko diren gizartearloko gaietan adituak diren pertsonekin SOLASALDIAk, ikastetxeentzako goizeko zinema saioak, itxieraren ondorengo egunean Aieten egiten den Musika Parkean & Picnic saioa

Azpimarratzekoa da zinemaldiak gero eta agertoki gehiago dituela eta auzoetara ere zabaldu dela kultur etxeetan antpatutako doaneko proiekzioekin. Helburua argia da: gizateriaren erronka eta gabezia handiei buruzko ikuspegi kritiko, spidario, aldarrikatzaile eta plurala eskaini eta eragitea, bereziki mundua krisian murgilduta dagoen uneotan.

Hiritarren artean gogoeta, sentiberatasuna eta eztabaida sustatzea du xede Zinemaldiak, giza eskubideen urraketak salatzea ardatz izanik. Horretarako, zinema eta kulturaren beste hainbat adierazpide erabiltzen ditu.

SARRERAK ETA ABONUAK

Bada 22 euroko abonu bat Victoria Eugeniako saio guztiak ikusteko. Abonuak apirilaren 8tik aurrera, ostirala, izango dira salgai, Victoria Eugeniako leihatiletan soilik.

Saio bakoitzerako sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai, 4,20 euroren truke. Victoria Eugeniako leihatiletan ez ezik Internet bidez ere erosi ahal izango dira saioetarako sarrerak.

LUZEMETRAIAK

22 film luzek hartuko dute parte aurten Giza Eskubideen Zinemaldiaren Sail Ofizialean, horietako hiruk lehiaketatik kanpo. Mundu osoko tituluak dira, askotariko gaiak jorratzen dituztenak. Urtero bezala, SOLASALDIAk egingo ditugu ikusleekin saio gehienetan, eta horietara, aurkeztutako filmen lantaldeetako kideak, zein instituzio eta gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariak bertaratuko dira besteak beste.

  • Gerra presoei eskainitako tratu (des)egokia
    • LAND OF MINE / UNDER SANDET (2015). Martin Zandvliet. Danimarka-Alemania
      • (INAUGURAZIOA)
  • Frantsestasunaren ukapena
    • FATIMA (2015). Philippe Faucon. Frantzia-Kanada
      • (BUKAERA) (LEHIAKETATIK KANPO)
  • Haurren ezkontza behartuak
    • 10 AÑOS Y DIVORCIADA (Ana Nojoom bent alasherah wamotalagah, 2015). Khadija Al-Salami. Yemen-Frantzia-Arabiar Emirerri Batuak
  • Madrasak eta jihadismoa
    • AMONG THE BELIEVERS (2015). Hemal Trivedi, Mohammed Ali Naqvi. AEB
      • (SOLASALDIA)
  • Trantsizio justizia
    • EL CASO FRITZ BAUER (Der Staat Gegen Fritz Bauer, 2015). Lars Kraume. Alemania
  • Emakumeen salerosketa
    • CHICAS NUEVAS 24 HORAS (2015). Mabel Lozano. Espainia
      • (SOLASALDIA)
  • Babes bila
    • THE CROSSING (2015). George Kurian. Norvegia-India
      • (SOLASALDIA)
  • Facebook, gustatzen zait?
    • FACEBOOKISTAN (2015). Jakob Gottschau. Danimarka
      • (SOLASALDIA)
  • La "mission civilisatrice française"
    • LA FRANCE EST NOTRE PATRIE (2015). Rithy Panh. Frantzia-Kanbodia
  • Energia pobrezia
    • GENTE DEI BAGNI (2015). Stefania Bona, Francesca Scalisi. Italia
  • Gerra endemikoak
    • A HAUNTING HISTORY (2015). Ilse van Velzen, Femke van Velzen. Herbehereak
  • Enpatia eta egia gatazkak kudeatzeko
    • UNA HISTORIA DE LOCOS (Une histoire de fou, 2015). Robert Guédiguian. Frantzia
  • Galderak egiten laguntzen diguten elkarrizketak
    • IN DIALOGUE (2016). Xuban Intxausti. Euskadi-Espainia
      • (SOLASALDIA) (LEHIAKETATIK KANPO)
  • Kultura sahararra
    • LEYUAD. UN VIAJE AL POZO DE LOS VERSOS (2015). Gonzalo Moure, Brahim Chagaf, Inés G. Aparicio. Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa
  • Pobreziaren zirkulua
    • MALLORY (2015). Helena Třeštíková. Txekiar Errepublika
  • Hiritargo emantzipatu baterantz
    • MAÑANA (Demain, 2015). Cyril Dion, Mélanie Laurent. Frantzia
      • (SOLASALDIA)
  • Migrazioa: "amesgaizto" europarra
    • MEDITERRANEA (2015). Jonas Carpignano. Italia-Frantzia-AEB-Alemania-Qatar
  • Bada bi armeniar elkartzen diren Armenia bat
    • OIHALAK ADARRETAN / TELAS EN LAS RAMAS (2016). Juanmi Gutiérrez. Euskadi
  • Feminizidioa narkotrafikoaren korridorean
    • LA PRENDA (2015). Jean-Cosme Delaloye. Suitza
  • Kirpa, dibertsitate funtzionala eta autonomia pertsonala
    • RICHARD ORIBE. AL OTRO LADO DE LAS MEDALLAS (2016). Iñigo Asensio. Euskadi
      • (SOLASALDIA) (LEHIAKETATIK KANPO)
  • Ceutako muga: giza eskubideen espazio librea
    • TARAJAL: DESMONTANDO LA IMPUNIDAD EN LA FRONTERA SUR (2016). Xavier Artigas, Xapo Ortega, Marc Serra. Espainia
      • (SOLASALDIA)
  • Musika pobreziatik ateratzeko
    • TITITÁ (2015). Tamás Almási. Hungaria

SAIO BEREZIAK

Giza Eskubideen Zinemaldiaren Saria: Tony Gatlif

  • Ijito-herria, herri transnazionala
    • EL EXTRANJERO LOCO (Gadjo dilo, 1998). Tony Gatlif. Frantzia
      • (LEHIAKETATIK KANPO)

FILM LABURREN LEHIAKETA

  • El mundo de Mao (2015). Pablo de la Chica. Espainia-Erresuma Batua-Uganda
  • Las pelotaris (2015). Daniel Burgui Iguzkiza, Andrés Salaberri Pueyo. Espainia
  • Naara (2015). Paul Urkijo. Euskadi
  • Muhammad (2016). Maria Ivanova, Viacheslav Lisnevsky. Errusia
  • dantzariak - BAILARINES (2016). Axier Salazar. Euskadi-Espainia
  • Para Sonia (2015). Sergio Milán. Espainia
  • Dinner for Few (2014). Nassos Vakalis. Grezia
  • Veiled / Schleierhaft (2014). Tim Ellrich. Alemania-Austria
  • Sopas de Margaritas (2015). Daniel Miranda Acuña. Txile
  • Symbolic Threats (2015). Mischa Leinkauf, Lutz Henke, Matthias Wermke. Alemania
  • Le Don (2015). Sophie Perrier. Suitza
  • #pouralex (2015). Louda Ben Salah. Frantzia
  • The Sniper of Kobani (2015). Reber Dosky. Herbehereak
  • Maurice (2014). François Jaros. Kanada
  • The Way Home / Vägen hem (2015). Begonia Randhav. Suedia
  • Starting Point / Punkt wyjścia (2015). Michał Szcześniak. Polonia
  • Ave Maria (2015). Basil Khalil. Palestina-Frantzia-Alemania

Giza Eskubideen XIV. Zinemaldia kultur etxeetan apirilaren 7tik aurrera

Apirilaren 15ean hasiko da ofizialki Giza Eskubideen Zinemaldiaren XIV. edizioa, 2016 urteari dagokiona. Egun batzuk lehenago hasiko da kultur etxeetan. Izan ere, apirilaren 7tik 22ra hainbat film luze eta labur ikusteko aukera egongo baita auzoetako kultur etxeetan. Proiekzio guztiak iluntzeko 19:00etan hasiko dira.
Hona hemen zeintzuk diren filmak, tokiak eta datak:

  • Loiola K.E.
    • Omar (2013) Hany Abu-Assad. Palestina.
      • Apirilak 7. JBA (Jatorrizko Bertsioa Azpitituluak) euskaraz.
        • Laguntzailea: Filmazpit
  • Lugaritz K.E.
    • Tryouts (2013) film laburra. Susana Casares. AEB-Espainia
    • Rastros de Sándalo (Rastres de Sándal, 2014). Maria Ripoll. Espainia-India-Frantzia
      • Apirilak 13. Gaztelaniaz.
        • Laguntzailea: (H)EMEN HER(E)
  • Ernest Lluch K.E.
    • Mensajes de frontera (2016). Xuban Intxausti. Euskadi-Espainia
      • Apirilak 14. JBA euskaraz.
        • Laguntzailea: DSS2016EU
  • Egia K.E.
  • Gora Gasteiz - Izan kpore, Sé cpor (2016). Beñat Fontaneda Elguea. Euskadi
    • Apirilak 18. Euskaraz eta gaztelaniaz.
      • Laguntzailea: CEAR
  • Intxaurrondo K.E.
    • Miele (2013). Valeria Golino. Italia-Frantzia
      • Apirilak 19. JBA euskaraz.
        • Laguntzailea: Filmazpit
  • Okendo K.E.
    • Energia trantsizioak: piztu aldaketa! (2016). Ander Salsamendi. Euskadi
      • Apirilak 20. Euskaraz eta gaztelaniaz.
        • Laguntzailea: Ekologistak Martxan
  • Tomasene K.E.
    • Immigrazioa film laburrean.
      • Apirilak 21. JBA euskaraz.
        • Laguntzailea: Filmazpit
  • Aiete K.E.
    • Difret (2014). Zeresenay Berhane Mehari. Etiopia-AEB
      • Apirilak 22. JBA euskaraz.
        • Laguntzailea: Filmazpit

GIZA ESKUBIDEEN ZINEMALDIAREN SARIA
TONY GATLIF

1948an Aljerian jaioa, Tony Gatlif -bere zineman beti militante eta ahaztuen ahotsa- ijito-herriaren kronista ofizial bihurtu da bere ibilbide zabalean. Aktorea, gidoilaria, musikaria eta zuzendaria, hirurogeiko hamarkadaz geroztik Frantzian bizi da. Bertan, 1975. urtean, La Tête en ruine izeneko bere lehen film luzea zuzendu zuen. Oraindik ez da estreinatu. Beranduago, Aljeriako gerrari buruzko La Terre au ventre (1978), eta Granadan eta Sevillan filmatutako Corre gitano (1981) -ijitoen kulturara egindako lehen hurbilketa- pelikulak egin zituen. Ondoren Les Princes (1983) filmatu zuen. Bertan, Parisko banlieuen ijito-komunitateetara hurbildu zen.

1992an Tony Gatlifek bere pelikula garrantzitsuenetako bat egin zuen, Latcho Drom dokumentala -ijitoen musikari egindako benetako omenaldia-. Lan honekin Cannesko Zinemaldian hartu zuen parte. Beranduago Gadjo dilo (1997) zuzendu zuen. Lan honekin izugarrizko arrakasta lortu zuen kritikaren eta publikoaren artean. Vengo (2000) lanarekin Antonio Canales-ek debuta egiten du zineman. Exils (2004) Andaluzian ea Magreben barrena egindako musika-bidaia da. Lan honekin Zuzendari Onenaren Saria eskuratu zuen Cannesen. Liberté (2010) lanean Bigarren Mundu Gerran ijito-herriaren genozidioa kontatzen du. Indignados (2012) lanean Stéphane Hessel-en Indignez-vous! manifestua egokitu zuen eta 2014an Geronimo zuzendu zuen.

Sari eta aipamen ugari jaso dituen pasioz eta konpromisoz betetako ibilbide luze baten lagin txiki bat baino ez da hau.

SARIAK

  • IKUSLEEN SARIA FILM LUZE ONENARI
    • Ikusleek Sail Ofizialeko hemeretzi film luzeen artean aukeratuko dute.
  • GAZTE EPAIMAHAIAREN SARIA FILM LABUR ONENARI
    • Epaimahai Gazte batek, 150 partaide inguruk osatutakoa, Film Labur Onenaren Saria
      ematen du urtero, 3.000 eurokoa.
  • AMNESTY INTERNATIONAL SARIA
    • Irabazlea Amnesty International erakundeko kideek eta ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalek osatutako epaimahai batek erabakiko du.

GAIAK ETA SOLASALDIAK

Zinemaren munduan eta giza eskubideen arloan lan egiten duten adituak Donostian izango dira egunotan eta aurkezpen eta solasaldietan parte hartuko dute ikusleekin batera. Aztertuko diren gaien inguruko hausnarketa bultzatzeko zinemaldiak hainbat testu argitara emango ditu bai bere webgunean (www.zinemaetagizaeskubideak.com) bai paperean ere. Proiekzio aretoen sarreran bertan banatuko dira testuok. Hauexek izango dira XIV. edizioan jorratuko diren gaiak:

Solasaldia izango duten gaiak

  • Ijito-herria, herri transnazionala (El extranjero loco)
    • Tony Gatlif (zuzendaria)
  • Ceutako muga: giza eskubideen espazio librea (Tarajal: desmontando la impunidad en la frontera sur)
    • Marc Serra (zuzendaria)
    • Helena Maleno (dokumentalean parte hartu duen aktibista)
  • Kirola, dibertsitate funtzionala eta autonomia pertsonala (Richard Oribe. Al otro lado de las medallas)
    • Richard Oribe
    • Iñigo Asensio (zuzendaria)
  • Hiritargo emantzipatu baterantz (Mañana)
    • Saretuz (Kontsumo Arduratsua Donostian)
  • Emakumeen salerosketa (Chicas nuevas 24 horas)
    • Mabel Lozano (zuzendaria)
    • Rocío Mora (APRAMP - Asociación para la Prevención, Reinserción y Atención de la Mujer Prostituta)
  • Facebook, gustatzen zait? (Facebookistan)
    • Jorge Campanillas (abokatu aditua zuzenbide teknologikoan)
    • Marta Beltrán (zibersegurtasunean aditua)
  • Babes bila (The Crossing)
    • Leila Nachawati (Elkialde Ertainean eta Afrika iparraldean komunikazioan eta giza eskubideetan aditua)
    • Abdoul Alkharer (Euskadin bizi den siriarra)
  • Madrasak eta jihadismoa (Among the Believers)
    • Ana Ballesteros (erlijio-sektarismoan aditua, Pakistan liburuaren egilea)
    • Hithem Abdulhaleem (psikologo aditua erlijio-fundamentalismoan)
  • Galderak egiten laguntzen diguten elkarrizketak (In Dialogue)
    • Xuban Intxausti (zuzendaria)
    • Eibhlin Glenholmes (Irlanda Iparraldean hainbat adiskidetze ekimenetan partehartzailea)
    • Lee Lavin (britainiako Armadaren soldadu ohia)
    • Sira Abenoza (filosofoa)

Jorratuko diren beste gaiak

  • Bi armeniar elkartzen direnean Armenia bat sortzen da
  • Energia pobrezia
  • Enpatia eta egia gatazkak kudeatzeko
  • Feminizidioa narkotrafikoaren korridorean
  • Frantsestasunaren ukapena
  • Gerra endemikoak
  • Gerra presoei eskainitako tratu (des)egokia
  • Haurren ezkontza behartuak
  • Kultura sahararra
  • Migrazioa: "amesgaizto" europarra
  • "La mission civilisatrice française"
  • Musika pobreziatik ateratzeko
  • Pobreziaren zirkulua
  • Trantsizio justizia

HAUR ETA GAZTETXOENTZAKO SAIOAK

Donostiako eskoletako ikasleek goizeko saioetara joateko aukera izango dute. Aurreko edizioetan bezala, helburu hezitzaile eta didaktikoak jarraituz programatzen dira saiook, giza eskubide urraketak ezagutzez gain, haiekiko sentiberatasuna areago dezaten haur eta gaztetxoek. Este año participarán 3.000 niños, niñas y jóvenes y se proyectarán tres largometrajes:

  • Hiperaktibitatea eta hezkuntza-sistema
    • BRAM BARRABAS (Brammetje Baas, 2012). Anna van der Heide. Herbehereak
  • Nerabe errebeldeak, kausarekin?
    • GIRLHOOD / BANDE DE FILLES (2014). Céline Sciamma. Frantzia
  • Adiskidetasunaren balioa
    • KOKO, DRAGOI TXIKIA (Der kleine Drache Kokosnuss, 2014). Hubert Weiland, Nina Wels. Alemania

ERAKUSKETAK

  • Aiete K. E.
    • BAKEA JOSIZ. Gatazka, arpillerak, memoria
      • Apirilak 14 - ekainak 12
  • Udal Liburutegi Nagusia (Alderdi Eder)
    • MAITATZEA EZ DA DELITUA. Gure borroka Afrikan (Amnesty International)
      • Apirilak 5-22
  • San Telmo Museoa
    • Hondar artean
      • Apirilak 8 - uztailak 3
  • Zinemaldiaren Informazio Bulegoa (Victoria Eugenia Antzokia)
    • Artea eta Giza Eskubideak, Haur eta Gazteen XII. ekitaldia
      • Apirilak 11-24
  • FNAC
    • "Una flor mixe" eta beste erreportaje batzuk
      Giza Baloreen 2015eko PhotoEspaña OjodePez Saria
      • Martxoak 20 - maiatzak 15

HUMAN RIGHTS FILM NETWORK (HRFN) FORUM EUROPARRA
Apirilak 15-17 / San Telmo Museoa

Duela zenbait urtetik hona Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia Human Rights Film Network (HRFN) sarean sartuta dago. Giza eskubideen zinemaldien nazioarteko sare hau kontinente guztietako 38 kide aktibok osatzen dute. Sare honen bitartez zinemaldien arteko trukatze- eta babes-proiektuak garatzen dira eta, zinema tresna gisa erabiliz, elkartasun- eta aldarrikapen-kanpainak sustatzen dira.

Zinemaldi hau Donostia 2016ren programaren proiektu estrategikoetako bat da. Horregatik, Europan zinemaldiaren oihartzuna indartzeko, zinemaldia nazioartean hobeto ezagutzeko, eta zinemaldien artean jardunbide egokiak sustatzeko eta kutsu sozialeko zinema kanporantz zabaltzeko helburuarekin, bi erakundeek San Telmo Museoan apirilaren 15etik 17ra egingo den zinemaldien sareko Forum Europar hau antpatu dute, Giza Eskubideen XIV. Zinemaldiko (apirilak 15-22) lehen egunekin bat etorrita.

Forumean goizez egingo diren bi jardunaldi irekitan zinegileek, gizarte-ekintzaileek eta hala nahi duten pertsonek hartu ahal izango dute parte.
Bertan gai hauek landuko dira:

  • Apirilak 15 (9:30 - 14:00)
    • Mugak, Babeslekua eta Migrazioa
      • Dokumentalista eta landa lana egiten duten ekintzaileek gaurkotasun handiko gai hauei buruz hitz egingo dute.
      • Europa Transit (2016) serieko eta Tarajal: desmontando la impunidad en la frontera sur (2015) dokumentalen kasuak
      • Egeo itsasoan diharduen Itsas Salbamendu Humanitarioko erreskate-taldearen esku-hartzeak
      • Errefuxiatuen Laguntzarako Batzorde Espainiarra (CEAR)
  • Apirilak 16 (9:30 - 15:00)
    • Giza Eskubideen Zinemaren inpaktua
      • Zinemagile eta banatze plataformen ordezkariak ekoizpenaren arloan edukitako esperientziari buruz eta giza eskubideekin harremana daukaten dokumentalen ikustarazteari buruz arituko dira.
      • Nicpe Van Schaik-en (Britdoc - Erresuma Batua), Tadeusz Strączek-en (Future Docs) eta Pamela Yates (EEBB) eta Ilse eta Femke van Velzen (Herbehereak) zinegileen hitzaldiak

Goizeko hirugarren jardunaldian (apirilak 17) HRFN taldeko kide europarrek barne-bilera egingo dute. Bertan, audientziak sortzea, espetxeko zinema-esperientziak eta hainbat talderentzako irisgarritasuna bezalako gaien inguruko lankidetzak eta jardunbide egokiak partekatuko dituzte.

HRFNaren aldetik Forum honetan zinemaldi hauetako ordezkariak bertaratuko dira: Movies that Matter (Haga, Herbehereak), Festival del Cinema dei Diritti Umani di Nappi (Italia), Festival du Film et Forum International sur les Droits Humains (Geneva, Suitza), FiSahara, Human Rights Human Wrongs (Oslo, Norvegia), Watch Docs (Varsovia, Pponia), Nuremberg International Human Rights Film Festival (Alemania), One World (Praga, Txekiar Errepublika), Human Rights Nights (Bponia, Italia), Humans Fest (Valentzia) eta Pravo Ljudski Film Festival (Sarajevo, Bosnia-Herzegovina).

Informazio gehiago eta izen-ematea: www.zinemateagizaeskubideak.com

ZINEMA ETA GIZA ESKUBIDEEN NAZIOARTEKO GAZTE TOPAKETA
Apirilak 15-22 / Ubik, Tabakalera, San Telmo Museoa, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea

Zinema eta Giza Eskubideen Nazioarteko Gazte Topaketa apirilaren 15etik 22ra egingo da, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren XIV. edizioaren baitan, eta Donostia 2016 Europako Kultur Hiruburutzaren programazioaren barruan.

Ikasketak zinema edo giza eskubideen arloan jorratzen ari diren 30 gaztek osatuko dute Topaketan parte hartuko duen taldea; horietatik 7 Donostiakoak eta herrialdekoak izango dira, 19 Europatik etorriak eta 4 Mendebaldeko Saharakoak. Topaketaren helburua giza eskubideen urraketari eta eskubide horiek bermatzeko moduei buruzko gogoeta bultzatzea da, betiere ikus-entzunezko arteen bitartez. Zinema tresna benetan eraginkortzat jotzen da bakearen aldeko hezkuntzan, eta ingurunearekiko eta bertan gertatzen diren bidegabekeriekiko pertsona kritikoak hezten lagun dezake. Hala, aukera paregabea ematen zaie gazteoi gogoeta egiteko, jakintzak eta esperientziak trukatzeko eta haiek egoera praktikoetan aplikatzeko, eta gizarte- eta kultura-aniztasunari erantzuteko beren gaitasuna areagotuta, herritartasun aktiboa eta kritikoa garatzea bultzatzen da. Gainera, beren gaitasun profesionalak hobetuko dituzte parte-hartzaileek.

Topaketaren jarduera nagusiak hainbat tailer, mahai-inguru eta masterklass izango dira. Horien helburua zinemak giza eskubideak sustatzeko tresna gisa duen gaitasuna lantzea izango da, eta nazioarteko adituak izango dira irakasle; bai zinemaren arlokoak, bai gizarte zibilekoak eta GKEetakoak.

Nagusiki Ubik sorkuntza-liburutegi berrian burutuko den topaketan zehar, gazteek giza eskubideen gaiarekin lotutako ikus-entzunezko pieza bat sortuko dute, SOS Arrazakeria erakundearekin eta Zazpi t'erdi ikus-entzunezko ekoiztetxearen bideratzaileekin elkarlanean.

Jarduera honek Donostiako Udalaren Gazteria eta Aterpetxeen Atalaren laguntza dauka.

MUSIKA PARKEAN & PICNIC
Apirilak 16 / Aieteko Parke Kulturala

  • 12:00 Haurrentzako gitarra tailerra (Thanks Jimmy Festival)
  • 14:00 Kontzertuak: Black Gamba / Izaro

Internet bidezko Sarrera Salmenta
Lotura interesgarriak