Osoko Bilkura

27 zinegotzik osatua. Alkatea buru izanik, Udal-gobernu eta administrazioaren organu gorena da.

Udalbatzak hilean behin alkateak ezarritako egun eta orduan batzarraldi arrunta ospatzen du, eta Alkateak edo Zinegotzigoaren laurdenak eskatuta, ohizkanpoko batzarraldia. Udalbatzaren bilerak publikoak dira. Alkateak eta Idazkari Orokorrak Bilkuraren deialdia eta gai-zerrendaren ardura du.

Udalbatzak harturiko akordioen edukiek izaera publikoa dute eta interesatua dagoen edozein pertsonak edo entitatek kontsulta dezake.