Donostia.eus - Donostiaren Aldeko Hitzarmena

Logo Ayuntamiento
  • Facebook

  • Instagram

  • Flickr

  • Email



Donostiaren Aldeko Hitzarmena (EAJ-PNV/PSE-EE)


Maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzek aldaketa nabarmena ekarri dute Donostiako Udalera: Udal Batzaren osaeran aldaketa esanguratsuak eragin dituen egoera politiko berria, talde politikoen ordezkaritzan aldaketak eta talde berri baten sarrera. EAJ-PNV da Udaletxeko lehen indarra 9 zinegotzirekin, PSE-EE da bigarren indarra 7 zinegotzi dituelarik. EH-Bilduk 6 ordezkari ditu, PPk berriz 3 eta Irabazik 2 zinegotzi eskuratu ditu.

Donostiako hiritarrek, azken hauteskunde hauetan eman den partaidetza handiarekin, Udal Gobernuan aldaketaren aldeko borondatea adierazi dute: hiri anitz baten aldeko apustu irmoa, garapenaren aldekoa, ezberdinen arteko elkarrizketa eta akordiotik proiektu eta erronka estrategikoak gauzatuko dituena; ez aldebakartasunetik ez eta inposiziotik.

Hori da hain zuzen ere Donostiako Udalerako 2015-2019 legealdirako EAJ-PNV eta PSE-EEren arteko Gobernu Akordiorako oinarria. Donostiak aurrera egin dezan Gobernu zabala eta sendoa, Donostiar ezberdinak batzeko konpromiso politikoa, eta Donostia eta donostiarren interes orokorrak indarrez defendatzekoa; laburbilduz, gehiengoaren Gobernua gehiengoarentzat, eta Gobernu anitza hiri anitz batetarako.

Hitzarmena