Alkatea

Donostia nire hiria da. Hemen jaio eta hemen hazi nintzen. Hemen daude nire oroitzapenak, bizipenak eta memoria. Hemen egiten dut bizitza. Horrek esan nahi du, nire izaeraren zati handi bat ezin dela ulertu Donostia ulertu gabe. Patuak horrela nahi izan duelako eta hiritarrek konfiantza eman zidatelako, Donostiako Alkatea naiz eta, hori, ohorea da niretzat, harro sentiarazten nau eta arduraz hartzen dudan kargua da.

Donostia goizero esnatzen den hiria da. Bere kaleetatik, hain zuzen ere, bere zainetatik, berritutako energiak dirau. Hiri bizia da, dinamikoa da, uneoro aldatzen ari den hiria da, eta beraz, erronka zein aukera berriak bilatzen ditu. Baina ezin dugu horrekin konformatu: begiratzen egoteak geldi egotera eramango gaitu, eta ezin dugu horrelakorik onartu, baldin eta atzean gelditu nahi ez badugu.

XXI.mendeko hiriek segidakoak egin behar dituzte: ideiak eta proiektuak modu egoki eta eraginkor batean zuzendu; hiritar guztien aurrerabidea, ongizatea eta oparotasuna erraztu; ekimenak bultzatu; ekonomia sustatu, betiere, mundura irekiz; dituzten indarrak baliatu; hutsuneak zuzendu; eta egiturak uneoro berritu. Hiriek behar gehien duten hiritarrak zaindu behar dituzte – eta egon badaude – eta hiritar guztientzako zerbitzu egokiak bermatu behar dituzte. Eta, era berean, proiektuak aurrera eraman eta uneoro gauza berriak egin behar dituzte, mundu aldakorrean baztertuta ez gelditzeko. Gure balioei, nortasunari eta historiari jarraituz, anbizio handikoak izan behar dugu Donostia – bai hiria, bai ideia – aldatzen jarraitzeko..

Hitzaldiak eta kontzeptuak ekintzetan bihurtu behar ditugu. Goizero kaleetan dagoen energia batzeko gai izan behar dugu, guztiona izango den proiektua aurrera eramateko, hain zuzen ere, guztiok bertakoak izateaz harro egongo garen proiektua. Horretarako, alkate naizen aldetik zeregin horretan jarriko ditut nire gogoa, lana eta ardura. Eta proiektu honen partaide izatera gonbidatzen zaitut. Elkarrekin Donostia hiri desiragarria izaten jarraitzea lortuko dugu.

Irakurtzen jarraitu Testua ezkutatu

Agenda

29/Martxoa
Martxoa
  • Ez dago jarduerarik.