Giza Eskubideen Zinemaldian ekoiztutako 3 film labur Buenos Airesen proiektatuko dira

2016an Nazioarteko Gazte Topaketan parte hartu zuten 30 gazteen lanak dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Giza Eskubideen 14. Zinemaldiaren baitan DSS2016EUrekin batera antolatutako Nazioarteko Gazte Topaketan parte hartu zuten 30 gazteen lanak maiatzaren 31tik ekainaren 7ra izango den Buenos Aireseko Giza Eskubideen 17. Zinemaldiko Eskola Sailean proiektatuko dira.

Giza Eskubideen Zinemaldiko Nazioarteko Gazte Topaketan, 30 gaztek, Euskal Herrikoek, Europako beste herrialde batzuetakoek (Italia, Herbehereak, Alemania, Danimarka eta Polonia) eta Mendebaldeko Saharakoek bost film labur ekoiztu zituzten giza eskubideei lotutako gaiei buruzkoak, Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin eta Zazpi t'erdi ikus-entzunezko ekoizpen-etxearekin lankidetzan. Film laburrak zinemaldiaren azkeneko egunean estreinatu ziren Antzoki Zaharrean.

Hauek dira Buenos Airesen proiektatuko diren flim laburrak:

Tarana (2016)

Lan interesgarria, gure gizartean dauden aurreiritziak ikertzen dituena. Azerbaijaneko emakume baten argazki bat zenbait pertsonari erakusten zaie eta erantzunak behatzen dira. Nor uste duzu dela argazkian ageri den emakumea?Reflections (2016)

Reflections (2016)

Emakumezko etxe-zerbitzarien errealitatea latza da; emakume batzuk, ordea, hasiak dira biltzen beren eskubideen alde borrokatzeko.

Roger (2016)

Kongoko gizon bat da protagonista, duela 3 urte Espainiara migratu zuena errefuxiatu gisa, baina bizitza ez da erraza erbestean.


Reflections (2016)

Emakumezko etxe-zerbitzarien errealitatea latza da; emakume batzuk, ordea, hasiak dira biltzen beren eskubideen alde borrokatzeko.

Film laburrak DSS2016EUren Youtube kanalean ikus daitezke: Reflections / Roger / Tarana

2017/05/26-an argitaratua