Donostiarrek erabakiko dute Urrezko Danborra

Udal-taldeek behin behineko akordioa lortu dute saria emateko prozedura aldatzeko.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak behin behineko akordioa lortu du gaur goizeko bileran Urrezko Danborra emateko prozedura aldatzeko.

Behin iritziak jaso eta hainbat bileratan udal-taldeetako bozeramaileen hausnarketak partekatuta, eta prozedura berria behin betiko onartzeko zain - ziur asko ekainaren 15eko bileran egingo da -, Udal-taldeek saritua aukeratzeko prozeduraren oinarrien gaineko behin behineko akordioa lortu dute.

Horrenbestez, elkarteek zein hiritarrek hilabete izango dute proposamenak egiteko, orain arte egin den bezala. Behin epe hori amaituta, ez da beste proposamenik onartuko, eta egindakoak Udalaren zerbitzu teknikoei bidaliko zaizkie ordenatzeko eta Bozeramaileen Batzordeari aurkeztuko zaizkien espedienteak prestatzeko.

Beraz, udal-taldeen bozeramaileek hiru eta bost hautagai aukeratuko dituzte, behin espedienteak aztertuta, eta horien artean aterako da saritua. Une horretan hiritarrak bozkatzeko epea hasiko da. Eta bozka modu presentzial zein telematikoan egin ahal izago da, eta boto gehien lortzen duen hautagaiak jasoko du Urrezko Danborra.

Behin sarituaren izena ezagututa, Donostiako Udalbatzak saria berretsiko du.

2017/05/24-an argitaratua