Haurtxokoen, Gaztelekuen, Kontadores-en eta Etxarrienen Aste Santuko ordutegia

Donostiako eskola opor garaira egokitzeko asmoarekin Aste Santuan zehar haurrentzako eta gazteentzako zentroek ohiko ordutegiak moldatuko dituzte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Haurtxokoen kasuan, zerbitzuak goizez eskainiko dira, eta opor hauetarako talde jolasak, eskulanak, sukaldaritza tailerrak, irteerak eta filmeen proiekzioak antolatu dira.

Gaztelekuak, berriz, arratsaldez egongo dira irekita. Ekintzen artean, batetik, Gaztelekuen arteko Olinpiada azpimarratu behar da; eta, bestetik, sukaldaritza tailerrak, eskulanak, txapelketak, filmeen proiekzioak eta “Instant1ean” lehiaketari lotutako hainbat ekintza izango dira.

Antiguako Haurtxokoak eta Gaztelekuak ordutegia zabalduko dute Pazko Aste osoan zehar arratsaldez irekiaz, eta ekintza bereziz osatutako programa zabal bat eskainiko dute.

Kontadores Gazte Zentroak ohiko eskaintzarekin jarraituko du. Salbuespena apirilaren 15a, larunbata, izango da, zentroa itxita egongo delako.

Gazteriako webgunean, programazio guztiak eta ordutegiak kontsulta daitezke.

www.donostia.eus/Gazteria


Ordutegiak honakoak izango dira:


AMARA, BIDEBIETA, EGIA, GROS, INTXAURRONDO, MARTUTENE


HAURTXOKOAK:

Apirilak 10 – 12: 10:00-13:00
Apirilak 13 - 17: itxita
Apirilak 18 – 21: 10:00-13:15
Apirilak 22: itxita

GAZTELEKUAK:

Asteartetik ostegunera: 17:00-20:00
Ostiraletan: 17:00-20:30
Larunbatetan: 17:00-21:00
Apirilak 13 - 17: itxita


AIETE

HAURTXOKOA:

Asteartetik ostegunera: 10:00-13:00
Ostirala: 10:00-13:30
Larunbata: 16:30-20:00
Apirilak 13 – 17: itxita


GAZTELEKUA:

Apirilak 14 – 15: itxita
Apirilak 21: 17:00-20:30
Apirilak 22: 16:30-20:00



ANTIGUA

HAURTXOKOA:

Apirilak 15: itxita
Apirilak 18 – 22: 16:00-18:15


GAZTELEKUA:

Apirilak 15: itxita
Apirilak 18 – 22: 18:30-21:00



ETXARRIENE AUZO ETXEA


Apirilak 10 - 12: 9:30-13:30
Apirilak 13 – 17: Itxita
Apirilak 18 – 21: 9:30-13:30
Apirilak 22: Itxita



KONTADORES GAZTE ZENTROA

Apirilak 13 -17 Itxita
Apirilak 18 - 21 17:30-20:30
Apirilak 22 17:00-21:00

2017/04/07-an argitaratua