Munizipalisten Iberoamerikako Batasuneko bileraren irekieran parte hartu du alkateak

Munizipalisten Iberoamerikako Batasuneko hogeita hamar bat hiritako ordezkariek gaiari buruzko erronkak aztertu eta eztabaidatuko dituzte Donostiako Talent House-an.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkate Eneko Goiak parte hartu du Munizipalisten Iberoamerikako Batasuneko nazioarteko bileraren irekieran. Bertan, 2030ean hiri eta erkidegotan garapen jasangarriaren erronken gaineko hausnarketa egingo da gaur eta bihar. Sarean parte hartzen duten hogeita hamar bat hiritako ordezkari egiten ari dira hausnarketa Donostiako Talent House-an.

Goiak adierazi du, Udal gobernuaren apustua argia dela, bai energian, mugikortasunean eta hiri hondakinetan, eta arlo horietan guztietan teknologia sartu dela smart city proiektuen bitartez.

Gainera, Donostiako alkatearen ustez, hiriko bizi-kalitatearen jasangarritasuna mantentzeko ardatz nagusiak segidakoak dira: oreka globala eta jakintza eta aberastasunaren transferentzia bilatzea; eta ekonomia-jardueraren ohiko sektoreen – komertzioa, zerbitzuak eta turismoa – jasangarritasunaren alde egitea.

2017/03/13-an argitaratua