Donostia.eus - [Berria] 2017ko Lilaton lasterketa 10:30ean hasiko da

Logo Ayuntamiento

2017ko Lilaton lasterketa 10:30ean hasiko da

Urtero milaka emakumek korrika egiten dute Lilaton taldeak

Donostia Udaleko Mugikortasun departamentuak jakinarazi du 28. Lilaton lasterketa 10:30ean hasiko dela, Boulevardetik, martxoaren 5ean, igandean. Lasterketaren bete behar guztiak eta trafikoan izango duen eragina aztertu ondoren, Mugikortasun saileko teknikariek baimendu egin dute aipaturiko ibilbidea eta ordutegia.

Urtero milaka emakumek korrika egiten dute Lilaton taldeak, Atlético San Sebastián Elkartearekin batera, antolatzen duen lasterketa honetan. 14 urtetik aurrera izena ematen dutenek parte hartu ahal izango dute 5 kilometrotako festa honetan.

Ibilbidea:

Boulevard (Irteera), Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Zubieta kalea, San Martin kalea, Espainia plaza, Argentinar Errepublika, Zurriolako zubia, Zurriola etorbidea, Nafarroa etorbidea (Itzulia), Nafarroa etorbidea, Lapurdi plaza, Zurriola etorbidea, Zurriolako zubia, Reina Regente kalea eta Boulevard (Helmuga).

2017/02/17-an argitaratua