Donostia.eus - [Berria] Zabalik Txomin Eneako lehen etxebizitza tasastuetan izena emateko epea

Logo Ayuntamiento

Zabalik Txomin Eneako lehen etxebizitza tasastuetan izena emateko epea

109 erosketako etxebizitza dira, lehen aldiz, baremo bidez esleituko direnak

Donostiako Udalak ireki du Txomin Enea auzoko 109 erosketako etxebizitza tasatuetako bat lortzeko izen-emate epea. Gaurtik aurrera, eskaerak 2017ko urtarrilaren 19ra arte aurkeztu ahal izango dira.

Lehen aldiz, etxebizitzen esleipena baremoko sistema baten bidez burutuko da, eta ez zozketa baten bidez, orain arte egin den bezala. Donostiako Alkateak Txomin Eneako garapena “martxan onean” aurrera doala azpimarratu du eta 2017an lanen lehen emaitzak ikusiko ditugula adierazi du.

Eneko Goiak uste du etxebizitza tasatuen eskariak herritarren interesa piztuko duela, “promozio libreetan nabarmen ikusi den moduan”. Lehen aldiz, etxebizitza publikoen promozio bat baremo bidez esleituko dela nabarmendu du alkateak, eta ez zozketa bidez.

Txomin Eneako garapenak, gainera, Donostiaren etxebizitza eskaintza nabarmen hobetuko duela uste du alkateak, "eta bereziki jende gazteari hirian etxe bat lortzeko aukerak irekiko dizkiola" esan du.

Etxebizitzak jabetza osoan transmitituko dira. Pisuek batetik hiru logelatara dituzte eta azalerak 43 m2 eta 80 m2 bitartean daude. Etxebizitzen prezioak, aparkaleku plaza eta trasteleku barne, 128.000 eta 218.000 euro bitartekoak dira (%10 B.E.Z. gehitu behar zaio)

Prozedura honetan parte hartzeko betiko betebeharrak eskatuko dira, hala nola: hiriarekin lotura (azkeneko 5 urtetan 3 bizi izatea edo 10 urteko lana), etxebizitzen titulartasunik ez edukitzea eta azkeneko errenta kanpainan (2013koa) diru-sarrera haztatuak 25.000 eta 50.700 euro artean.



Baremo sistema



Baremo sistema irizpide hauen arabera osatuko da: diru sarrerak, antzinatasuna Donostiako Etxegintzako Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan, Donostiarekiko lotura eta etxebizitza premia berezia. Honen arabera, eskaera bakoitzari puntuazio bat emango zaio. Puntu gehien lortzen duen pertsona edo bizikidetza-unitatea izango da izendatua esleipenduna.

Sustapen honetan parte hartzeko eskaera Etxegintzako web gunearen bitartez egin daiteke edo Mari kaleko 1 behean dagoen bulegora gerturatuz, astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

Baldintzak, baremoak eta prozedurari buruzko informazioa Donostiako Etxegintzaren albiste honetan

2017/01/05-an argitaratua