Eneko Goia: 'Donostiak Japoniarekin harreman gehiago izateko bide berriak ireki ditu'

Donostiako alkatea oso pozik da Japoniara egindako bidaia probetxuzkoa izan delako

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako ordezkaritzak Japoian azken orduak ditu eta, horietan, besteak beste, Europako Kultura Hiriburutza sarearekin bilera egin du. Bertan, azken Europako Kultura Hiriburutza izan diren hainbat hiritako 50 ordezkarirekin egon dira. Bilera Danimarkako enbaxadan egin da – Aarhus 2017ko Europako Kultura Hiriburu da – eta hirien zein EU Japan Fest-en arteko sarea indartzeko balio izan du.

Gainera, Europako Kultura Hiriburutze Japoniako elkarte turistikoekin bilera egin dute. Elarte turistikoak hiriekiko interesa eta Japonian promozioa egiteko interesa erakutsi dute. Horren harian, Donostiako ordezkariak Gurunavi Japongo gida gastronomiko nagusiarekin egoteko aukera izan dute. Gurunavik interes handia erakutsi du donostiako gastronomia bere argitalpenean jasotzeko.

Bileran, Donostiako alkate Eneko Goiak, Donostia Kulturako zuzendari Jaime Otamendik eta Gurunaviko zuzendari Mr.Kubok parte hartu dute. Kubok euskal eta donostiar gastronomiaren jarraitzaile dela esan du. Eta Donostiako ordezkariek argitalpenean egoteko interesa erakutsi diote, izan ere, Japoniatik Donostiara hiriaz eta gastronomiaz gozatzera joaten diren turistei informazio ona ematen die.

Balorazioa


Behin bilerak amaituta, Donostiako alkateak asteko balorazioa egin du. Eneko Goiak esan du, astea bizia eta oso positiboa izan dela: “Japoniako herriak harrera oso beroa egin digu eta uneoro Donostiarekin elkarlana bultzatzeko asmoa erakutsi dute”.

Astea Marugame hiri senidetuan hasi zuten. Bertan, Goiak azaldu duenez, Donostiak eta Marugamek harremanak sendotu dituzte eta elkarrekin hainbat proiektu garatuko dituzte. Ondoren, ordezkariak Taki-ra joan ziren. Taki Mieko prefektura dagoen hiri txiki bat da. Bertan, gastronomian elkarlanak sustatzeko borondatea azaldu diete, Donostiak parte hartu dezakeen asmo handiko proiektu batekin. Proiektuak “Little San Sebastian” du izena eta segidakoan datza: pintxoak ematen dituzten sei tabernaz osatutako kalea egingo dute. Bertan, Donostiako giroa irudikatu nahi dute, izan ere, Donostia modan dago Japonian bere sukaldaritza eta bizi kalitatea direla eta.

Japoniara bisitak ere balio izan dio Donostiari Europako Kultura Hiriburutza osatzen duten beste hainbat hirirekin eta EU Japan Fest kolaboratzailearekin – Donostiak euskal kultura eta Japoniako kultura fusionatzeko proiektuak egin ditu –. Horrenbestez, Eneko Goiak honakoa esan du: “Astean egin dugun lana eta izan ditugun bilerak oso produktiboak izan dira eta hurrengo asteetan lortutakoa isla izango du eta proiektu zehatzagotan bihurtuko dira”.

2017/02/24-an argitaratua