II.Markel Txapeldun memorialak Donostia laranjaz margotuko du maiatzaren 28an

Donostiako alkate Eneko Goiak, Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek, La Oreja de Van Gogh-eko kideek, ASPANOGIko ordezkariek, babesleek eta antolatzaileek Memorialaren programa aurkeztu dute.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak II.Markel Txapeldun Memorialaren aurkezpena hartu du. Memoriala Altzan egingo da maiatzaren 28an. Bertan, hainbat ekitaldi izango dira, besteak beste, lasterketa bat. Programaren aurkezpenean, besteak beste, segidakoek parte hartu dute: Eneko Goia alkateak, Gizarte Ekintzako zinegotzi Aitziber San Romanek, La Oreja de Van Gogh-eko kideek, ASPANOGIko Conchi Gereñok, Garberako zuzendari Nuria Vegasek eta Markelen Aita Adrian Jimenezek.

Memorialaren helburua da hiritarrei kontzientziatzea haurren minbiziaren gainean. Era berean, jasotzen den dirua ASPANOGIrentzat izango da eta, diruarekin ASPANOGIk minbizia duten haurrei ematen dien zerbitzuak ordaintzea (gizarte langileak, etxebizitzak ospitaleetatik gertu haurrak ingresatuta dituzten familientzat, psikologoak, gaixo dauden haurrentzako ekitaldiak, etabar).

2017/04/26-an argitaratua