Donostia Euskadiko Hiriburu Turistiko bezala indartzen da

Garraio turistikoaren salmenta %41,25ean igo da eta bisita gidatuen salmenta %74ean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Aste Santuko jaiegunetan, apirilaren 13tik 16ra, Donostia Turismo & Convention Bureauk %14,58 bisitari gehiagori arreta eman die, aurreko urtearekin alderatuta, bere bi bulegoetan, hots: Boulevardeko Bulego Nagusia eta Donostiako Geltokiko Informazio Puntua. Halaber, garraio turistikoaren salmenta %41,25ean igo da eta bisita gidatuen salmenta %74ean.

Ernesto Gasco, Sustapen Ekonomiko, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismoko zinegotziaren hitzetan: “Aste Santuak erakutsi du opor egun horiek garrantzitsuak direla eta hazkundea izan dutela. Ondorioz, hainbat hausnarketa beharrezkoak dira: lehenengoa, 4-5 eguneko oporraldi horietan, Donostia Euskadiko Hiriburu Turistiko Moduan sendotzen dela, erreferente turistiko garrantzitsua bilakatuz, okupazio-maila altuak erakusten duen bezala. Bigarrenik, zuhurtasunez jokatu behar dugula industria turistikoa defendatzeko orduan, kalitatea eta tasa turistiko egokiak mantentzeko, saturazio ondoriorik ez sortzeko, hiriaren marka eta irudia bera kaltetzen baitute. Hirugarrenik, kalitatearen alde eta maila altuko zerbitzuen alde apustu egin beharra dagoela, Europa mailan sendotzeko, garbitasun, hiri-mantenimendu eta seguritate maila altua bermatuz. “


Apirilaren 13tik, osteguna, apirilaren 16ra, igandea, aurreko urtean baino %14,58 bisitari gehiagori arreta eman zaie Boulevardeko eta Autobus Geltokiko Turismo Bulegoetan. Aste Santuko jaiegun horietan, Bulego Nagusian %4 igo da bisitariei arreta, eta aipagarria da, batez ere, Geltokiko Bulegoan izandako igoera, %78koa izan baita (bulegoa 2016ko martxoan ireki zen eta urtebeteko ibilbidea izan du). Aurreko asteko datuek ere (apirilaren 8tik 12ra) hazkunde nabarmena erakusten dute, Boulevardeko Bulegoak %30ekoa eta Geltokiko Bulegoak %234koa.

Aste Santua Estatuko oporrak dira; horregatik, arreta emandako pertsona gehienak Estatukoak izan dira (%63), batez ere Katalunia eta Madrilekoak. Hala ere, Donostiako turismoaren nazioartekotzea antzematen da, bulegora hurbildutako bisitari gehienak frantsesak izan baitira (%18), eta, ondoren Alemania, Erresuma Batua, Argentina eta EEBBetatik etorritakoak.

2017/04/18-an argitaratua