Apirilak 1,2. Trafiko-aldaketa. TAO, DBUS, Lurraldebus, Euskotren

Egoiliarrak ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

“Donostia Sari Nagusia” txirrindulari lasterketa -apirilak 1-

         

Datorren larunbatean, apirilaren 1ean, “Donostia Sari Nagusia” txirrindulari lasterketa egingo da. 16:30ean alebinen lasterketa hasiko da eta 16:45ean infantilena.  

15:00etatik 18:00etara, Bartzelona hiribidea Loiolaruntz eta Zorroaga Pasealekua Erdialderantz itxita izango dira, lasterketa egiten den bitartean.          

Autobusak, trafikoa moztuta dagoen bitartean, Loiolarako noranzkoa Zorroaga Pasealekutik eta Erdialderantz Bartzelona hiribidetik egin beharko dute.

LURRALDEBUS      

EKIALDEBUS    
"Gran Premio Donostia" txirrindulari lasterketa. Aldaketak: ow.ly/SQD630aqI19      

EUSKOTREN      
Apirilak 1 (Topo): gutxieneko zerbitzuak 11:55etik 16:05era      

-Maratoi erdia -apirilak 2-

             
OTA        
Apirilaren 2an ospatuko den maratoi erdiaren ondorioz eta apirilaren 5ean Euskal Herriko Itzuliaren etapa Donostian duen bukaera dela eta,  Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan,martxoaren 31tik, ostiraletik, apirilaren 8 arte, larunbata, biak barne.    

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan ( 15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.        

DBUS      
Igandean, apirilaren 2an, ospatzen den Maratoi Erdia frogarengatik, goizeko 09:45ak eta 13:30ak bitartean, Erdialdeko, Gros eta Antiguoko kale batzuk moztu egingo dira.      


LURRALDEBUS      
Donostiako Erdi-maratoia dela eta, 2017ko apirilaren 2an, igandea, aldaketak egingo dira Lurraldebuseko linea batzuetan.  

2017/03/29-an argitaratua