Donostia.eus - [Berria] Giza Eskubideen 15. Zinemaldiaren Gazte epaimahaia: zozketaren emaitzak. Kontsultatu!

Logo Ayuntamiento

Giza Eskubideen 15. Zinemaldiaren Gazte epaimahaia: zozketaren emaitzak. Kontsultatu!

Web orriaren bitartez konfirmatu behar da parte hartzea, martxoaren 23a baino lehen

  Martxoaren 31tik apirilaren 7ra arte izango den den Donostiako Giza Eskubideen 15. Giza Eskubideen Zinemaldiaren Gazte Epaimahaiko hautagaiek aukeratuak izan diren egiaztatu dezakete jada lotura honen bitartez.      

Hautatuak izan direnek martxoaren 23a arte dute epea partehartzea baieztatzeko. Zozketa martxoaren 16an egin da.          

Film Labur Onenaren Saria

 
     
Epaimahai Gaztea osatuko duten 150 pertsona inguruk Giza Eskubideen Zinemaldian lehiara aurkeztutako film labur guztiak baloratuko dituzte, giza eskubideen gaineko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izanik, Film Labur Onenaren Saria emateko.

Gainera, horietako bik, Saharako errefuxiatu kanpamenduak ezagutzeko aukera izango dute 2018an, bertan FiSahara zinemaldia ospatzen dela eta.

Giza Eskubideen Zinemaldia Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Atalaren bitartez, eta Donostia Kulturak antolatzen dute.

Parte hartzeko oinarriak

2017/03/16-an argitaratua