Ministroen Kontseiluak erabaki du Illunberen erabilerari buruzko kontsulta ez baimentzea

Eneko Goiak salatu du, tamalez erabakia aurreikus zitekeela eta guztiz politikoa dela.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kontuan hartuta Ministroen Kontseiluaren erabakia, hain zuzen ere, Illunberen erabileraren gaineko Kontsulta ez baimentzeko erabakia, Donostiako alkate Eneko Goiak segidakoa adierazi nahi du:

1- Erabakiak ez gaitu harritu. Tamalez aurreikus zitekeen eta, beraz, gure aurreikuspena konfirmatu da. Ustezko argudio juridikoen atzean, erabaki politikoa dago. Beraz, ez dugu erabakiarekin bat egiten, ez dugu ulertze eta, jakina, helegitea egingo dugu.
2- Zaila zela uste genuen Euskadin hiritar-kontsulta bat egiteko baimena eskari bati Alderdi Popularraren Gobernu batek baiezkoa ematea, nahiz eta legea bete dugun.
3- Demokrazia jardunarekin erakusten dela sinesten dugunok uste dugu, XXI.mendean gatazkak eta arazoak hiritarren iritzia entzuten konpontzen direla. Hortaz, nolako interesak dituzte hainbat alderdik ez baimentzeko iritzi kontrajarriak sortu dituen gai bati buruz hiritarrek iritzia emateko?
4- Donostiaren kasuan, kontsultaren helburua da donostiarrei hitza ematea hirian polemika sortu duen gai bati buruz iritzia emateko. Beraz, helburua ez da zezenketen alde edo aurkako iritzia ematea, baizik eta Illunbe bezalako udal-instalazio bati zein erabilera eman nahi diogun jakitea. Eta azken hori Udalaren eskumena da.
5- PP-ren aginteko Gobernuak ez du nahi hiritarrei hitza eman diezaiegun, izan ere, gaiak ez dakizkigun oinarrien aurka egiten du. Jarrera hori lehengo mendeurrenekoa da, hain zuzen ere, ikuspegi partenalista duen jarrera, hiritarrek zein gaiei buruz iritzia eman dezaketen erabakitzeko eskubidea duela uste duena. Gure iritziz, donostiarrek eskubidea dute iritzia emateko eta erabakitzeko zein erabilera eman nahi dioten udal-instalazio bati.
6- Udalak aztertuko ditu zein beste bide dauden donostiarrek hiriaren eskumena den gai bati buruz iritzia eman dezaten, Estatuko beste hainbat hiri eta herritan egiten den bezala. Ez dugu ulertzen zer dela-eta beste hainbat tokitan hiritarrei udal-gaiei buruz galdetu ahal den eta, aldiz, Donostian hori egitea debekatzen den.

2017/03/03-an argitaratua