ANCORAk 'Belle Epoque' deritzen 100 eraikin baino gehiagoren inbentarioa egingo du

Informazioa ematea da hilabeteko epean egingo omen duten inbentario horren eginkizun nagusia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hirigintzako zinegotzia den Enrique Ramosek azaldu duenez, Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia eguneratzeko egiten ari den lanaren baita jaso behar da lan agindu hori. Hiriko nahiz aldiriko 100 eraikin edo egoitzatan izango du eragina, eta helburu du ondare eraikia hobeto ezagutzea eta horien inguruko hutsunea betetzea, eraikin gehienak inoiz ez dituztelako aztertu edo katalogatu.

Informazioa ematea da hilabeteko epean egingo omen duten inbentario horren eginkizun nagusia, bai maila zientifiko hustean bai administrazioaren ikuspegitik, haren datuak kontuan izan daitezkeelako plangintzez, lurralde antolamenduaz,eta ondarea babesteaz erabakitzean.

Belle Époque izendapenak, honako honetan txaletak aipatzeko erabilita, aldi bat bataiatzen du, 1900. urtean Parisen izan zen Mundu Erakusketatik Lehen Mundu Gerra hasi artekoa. Dena dela, ikuspegi zabalago batetik aztertzea da asmoa, XIX. mendearen erdialdetik (Alcolea Konde-Kondesen jauregia, egungo Quirón klinika) XX. mendearen bigarren erdira arteko eraikinak jaso ahal izateko, are egungo eraikinen bat ere. Inbentarioa guztiz agortzailea ez bada ere, ahalik eta osatuen izaten ahaleginduko dira, hainbat garai eta estilo jasota.

Donostiako txalet edo etxaldeen inbentario horren bidez —Enrique Ramosek azaldu bezala—, ondare lauso hori argiago ikusi ahal izango dugu, intuizioz mugatu badezakegu ere, ondo ezagutzen ez baitugu, hiri inguruan duten garrantziaren neurria ematean, aurreneko aldiz bizitegi mota horri buruzko ikuspegi orokor bat izango baitugu. Horrekin batera, eraikin mota horien egungo egoera erregistratuko du, eta, etorkizunari begira, balio handia izango du dokumentatzearen aldetik, osatzen duten elementuetakoren bat suntsituz edo aldatuz gero.

Informazioa antolatu eta aurkezteko orduan, Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Berezia idatzi duen taldeak erabilitakoaren antzeko sistema bat erabiliko dute, hala, ikerlanaren edukia antzekoa izan eta modu berean antolatu ahal izateko, inbentarioko fitxak babes fitxa erraz bihurtu ahal izateko, beharrik balego. Kokalekuaren araberako hirigintza esparruak erabiliko dira inbentariora bildu beharreko eraikinak sailkatzeko irizpidetzat.

2017/02/24-an argitaratua