Donostiako Gaztelekuetako erabiltzaileen parte hartze handia, Instant1ean lehiaketan

Aukera ezazu gustukoena eta atsegin dut eman maiatzaren 25a baino lehen.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa




Zer da Instant1ean?
Gipuzkoako nerabeek beren nortasun digitala ahalik eta era egokienean sortu eta garatzen laguntzeko programa da. Egitasmoa Foru Aldundiko Gazteria sailak bultzatu du, lekuan lekuko udalekin eta hezitzaileekin batera, eta Instagram bidezko lehiaketa dela medio, nerabeek hainbat konpetentzia garatu dituzte.

Lehiaketaren helburuak
Donostiako Gaztelekuetan bi hilabetez egin diren hainbat ekintzen bitartez, helburu hauek landu dira:

-Gazteek teknologiaren erabiltzaile gisa portaera eta jarrera egokiak barneratzea.
-Sarean bere eskubideak eta betebeharrak zeintzuk diren argitzea.
-Nerabeekin batera iritzi kritikoa eta eztabaida prozesuak sustatzea.
-Nerabeen artean parte hartzea sustatzea.

Donostiako Gaztelekuetako hiru gazte (@anderscp13, @mjllamas688, @_ainaracalvo_) daude Gipuzkoako lehiaketaren finalisten artean.

Donostiako Gaztelekuetako lehiaketa
Aurten, berritasun moduan, Donostiako Udalaren Gazteria Sailaren Gazteleku bakoitzak, Gipuzkoa mailako lehiaketan parte hartzeaz gain, bere lehiaketa propioa antolatu du. Guztira, 11 taldek 55 argazki aurkeztu dituzte, 6 auzotan; eta banaka 130 argazkitik gora aurkeztu dira, 5 auzotan.

Hala, jada, hautatuak daude Gazteleku bakoitzeko argazkiak, banakakoak zein taldekoak.

-Egia taldeka
-Gros taldeka
-Martutene taldeka
-Amara taldeka
-Antiguo taldeka
-Intxaurrondo banaka
-Martutene banaka
-Aiete banaka
-Amara banaka
-Bidebieta banaka
-Egia banaka


Aukera ezazu gustukoena eta atsegin dut eman maiatzaren 25a baino lehen.

2017/05/18-an argitaratua