Donostiako martxoaren 8a, aitzindarien memoria berreskuratzeari eskeinia

Benta Berrin zegoen Clara Campoamor-en estatua, Kontxako pasealekuan kokatu da. Aieteko Kultur Etxean irekiko den erakusketa batek, gerra zibileko emakumeen memoria berreskuratuko du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Erakundeetako eta gizarte-mugimenduko hainbat eragile buru-belarri ibiliko dira egunotan martxoaren 8a ospatzen, emakumeen nazioarteko eguna, alegia. Berdintasun Sailak programazio osoa jaso du eskuorri batean. Aurten aipatzekoa da emakumeen memoriaren berreskuraketa. Concetta Probanza diseinatzailearen kartela gogora dakarzkigu gure iriki sustraiak emakumeen borrokari dagokionez: Clara Campoamor sufragista, Donostiari lotua hemen bizi izan baitzen urte batzuetan, eta Polloeko hiilerrian baitago bere gorpua; "viva el feminismo" zioten emakumeak irudikatzen dituen argazki mitikoa; edo emakumeen bozkatzeko eskubideen aldeko manifestazio bat; guztiak oraindik bizi-bizirik dagoen borroka baten sustraiak.

Programazio zabal honetatik honakoak azpimarratuko ditugu:
  • Erakusketa bat, Intxorta 1937 Elkarteak antolatua, “Emeek emana” izenburupean. Argazkiak eta narrazioak biltzen ditu, Euskadiko emakumeek 1936tik aurrera bizi izan zuten testuinguru historikoan jokatu zuten paper aktiboa berreskuratu nahian. Gudu-zelaiko bizipenak, erbesteratzea, tortura, kartzela, errepresioa, bizirik irauteko estrategiak eta gizarte-egiturak, memoria barneratzaile eta askotarikoaren isla izan nahi duen proiektu baterako. Intxorta 1937 Kultur Elkarteak eta Mauro Saraviak egin dute lana. Erakusketa martxoaren 23tik maiatzaren 7ra egongo da irekita, Aieteko kultur etxean.
  • Clara Campoamorren eskultura beste toki batean jartzea, ikusgarriago egiteko eta herritar gehiagok ezagutzeko. Clara Campoamor Espainian emakumeen sufragioa gehien bultzatu zutenetakoa da (1931n lortu zen). Duela egun batzuk, eskultura Vinuesa plazan dago, oroigarri-plaka erakusteko eguna jartzeko zain. Plazandreok-ek eskatu du beste toki batean jartzeko eta Berdintasunaren aldeko Kontseilu Sektorialean parte hartzen duten elkarteak alde agertu dira.

Bestalde, aurreko urteotan bezala, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta, manifestazioa egingo da. Donostiako Koordinakunde Feministak egin du deia, eta Bulebarretik aterako da, martxoaren 8an, 19:00etan. Udalaren haurtxoko eta gaztelekuek ere ekintza ugari antolatu dute, berdintasunari lotuak.

Eta, urtero bezala, Udalak onartutako erakunde-adierazpena irakurriko da. Aurtengoan, Espainiako Gobernuari eskatuko zaio martxoaren 8a jaieguna izateko. Erakunde-adierazpena aho batez onartu da.

2017/03/03-an argitaratua