CIDEU-k txalotu du Donostiako mugikortasun jasangarriaren eredua

Goiak Donostiako mugikortasun jasangarriaren eredua azaldu du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako alkate eta CIDEU-ko presidente Eneko Goiak eta Estrategia Bulegoko zuzendari Kepa Kortak Donostiako mugikortasun jasangarriaren eredua aurkeztu du CIDEU-ren urteroko bileran, hain zuzen ere, Bizikidetzarako Mugikortasuna goiburu duen Mexikoko Oaxaca hirian egiten ari den urteroko bilera. Eta bertan parte hartu duten beste 100 hiritatik iritsitako alkate eta teknikariek eredua txalotu dute. Izan ere, helburua da hiri hobeago bat lortzea, hain zuzen ere, oinezkoa mugikortasunarne piramidearen goikaldean egongo den hiria”.

Jardunaldia goizeko lehen orduan hasi da Donostiako alkate eta CIDEU-ko presidente Eneko Goiaren agurrarekin. Bertan, Goiak azpimarratu du, oso garrantzitsua dela hirien artean elkarlanean aritzea, betiere, ideiak, proiektuak eta esperientziak partekatuz. Eta helburua honakoa da: hiritarren alde lan egitea eta bizi kalitate hobea eskeintzea.

Horren harian, Donostia, Oaxaca, Tunja, Tuxtla Gutierrez eta Bilboko alkate eta ordezkarien arteko mahai-inguruan, Eneko Goia auto pribatua mugikortasunaren ardatza izateari uzteko neurriak eta estrategiak egitearen alde agertu da eta honakoa adierazi du: “Hirien etorkizuna oinezkoentzako guneak irabaztean dago eta, horretarako, mota guztietako garraio publikoa sustatzen lortzen da”.

Tren-bidezko garraio publikoa


Hortaz, Goiak azpimarratu du hiriko tren-bidezko garraio publikoaren garapenaren garrantzia: “Topoaren saihesbidearen proiektuak aukera berriak emango dizkio ibilgailu pribatuen kopurua gutxitzeko eta, gainera, hiritarrek disfrutatzeko gune berriak sortuko ditu. Hori guztia, Abiadura Handiko Trenaren iritsierarekin batera eta Loioalako Erriberetako trenaz aldatzeko geltokiarekin batera, Donostiako zein Gipuzkoako mugikortasunean gertaera garrantzitsu bat izango da”.

Era berean, Eneko Goiak honakoa gaineratu du: “Garapen horrek hiriarentzako gune berriak izateko aukera emango digu, hain zuzen ere, oinezkoentzat zein bizikletentzat izango diren guneak, eta besteak beste, Autonomia kaleko trenbideen desagerpenak oinezkoentzako guneak egiteko aukera emango digu erdigunean, baita gros aldean ere. Eta, halaber, Matia kaleko esperientziak hiriko beste hainbat tokitan garatzeko aukera emango digu”.

Gainera, Goiak azaldu duenez, gune berri horiek guztiak oinezkoak eta bizikletak partekatzeko izango dira. Izan ere, bizikleta Donostian izen handiko hiri-barruko garrio sisteman bihurtu da eta gero eta donostiar gehiagok erabiltzen dute egunero hiritik mugitzeko”.

Horrenbestez, Donostiako alkateak garraio publikoaren – trena eta autobusa –, bizikletaren eta oinezkoen arteko hiri-mugikortasun eredu jasangarri baten alde egin du. Eta, horrela, Donostiak 2050 Klima Estrategian hartutako konpromisoak bete ahal izango ditu, hain zuzen ere, isuriak gutxitzeko konpromisoa.

2017/05/19-an argitaratua