Haurtxokoek eta Gaztelekuek ere Korrikarekin bat egingo dute

Korrika dela eta, hiriko haurrentzat eta nerabeentzat hainbat ekintza antolatu dituzte.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Donostiako Udaleko Gazteria Sailak haurrentzako eta nerabeentzako zerbitzuen bitartez, martxoaren 30etik apirilaren 9ra bitartean egingo den Korrikaren inguruan ekitaldi ugari antolatu ditu.

Zehazki, hainbat auzotako Haurtxokoek (5-11 urte bitarteko haurrentzat), Gaztelekuek (12-17 bitarteko nerabeentzat) eta Martuteneko Etxarriene zentroak, martxoaren 28tik eta apirilaren 4ra bitartean gauzatuko diren 25 ekitaldi antolatu dituzte.

Ekitaldi batzuk Haurtxoko eta Gaztelekuetan bertan burutuko dira, baina beste kasu batzuetan kalean egingo dira beste eragile batzuekin batera, auzoetan antolatu diren ekimenen barruan. Horren adibide izango dira Bidebieta, Egia, Gros eta Intxaurrondokoak.

Ekitaldi guztiak www.donostia.eus/Gazteria helbidean edo HEMEN ikusteko aukera duzue

2017/03/28-an argitaratua