Donostiako Udal Larrialdi Plana onartuta

Babes Zibilak plagintza berritu du, hain zuzen ere, 1997.urteko plangintza. Bertan ezartzen dira larrialdietan egin beharrekoak eta arrisku motak.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du Tokiko Gobernu Batzordeak onartu duela Donostiako Udal Larrialdi Plana. Goiak berak, Hiritar Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotzi Martin Ibabek eta Donostiako Udaleko Babes Zibileko teknikari Txetxu Mendizabalek eta Jon Urangak azaldu dute plangintza Tokiko Gobernu Batzordearen osteko ohiko prentsaurrekoan.

Donostiak 20.000 biztanle baino gehiagoko hiria da eta, ondorioz, babes zibileko zerbitzuak emateko eskumena da. Zerbitzu hori Prebentzio, Su-itzalketa eta Salbamendu Zerbitzuaren Zuzendaritzaren barruan dago eta egoitza Garberako Donostiako Su-hiltzaileen parkean dago. Bere zereginen artean Udal Larrialdi Plana egitea dago, hain zuzen ere, gaur goizean aurkeztu den plangintza egitea.

Aurreko Plangintza 1997koa zen eta berritzearen helburua honakoa izan da: berrikustea, berritzea eta aldatzea, betiere, era askotako arrisku espezifikoei buruzko Udal Jardunerako Planak, Jardunbide Protokoloakk ezarrita nahiz Segurtasun eta Larrialdi Planak ezarrita.

Prebentzio eta plangintza jardunbideak


Planak, halaber, prebentzio eta plangintza jardunbideak zehazten ditu, hain zuzen ere, gertakari bati aurre hartzeko edo gertakariaren prozesua ahalik eta azkarren konpontzeko prebentzio eta plangintza jardunbideak. Hortaz, besteak beste, segidakoak ezartzen ditu:
  • gertakari meteorologikoen maila horia, laranja eta gorria;
  • liztor asiarrari aurre egiteko protokoloa;
  • arrisku kimikoen gaineko larrialdi planak;
  • gasolina-zerbitzugune batean gertakari arriskutsu bati aurre egiteko gidak edo protokoloak;
  • errepide edo tren bitarteko merkantzia arriskutsuen garraioan izan litezkeen istripu arriskuei aurre egiteko larrialdi planak;
  • edo pertsona kopuru handiak dauden guneetan ezarri beharreko protokolo eta prebentzio neurriak.

Donostiako alkate Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: “Plangintza hau tresna oso eraginkorra da Larrialdi zerbitzuentzako, izan ere, Donostian gertatu ahal diren gertakariei hobeto aurre egiteko balio du. Plangintzak arriskuak ebaluatzen ditu, baliabideak planifikatzen ditu, ardurak ezartzen ditu eta kasu bakoitzean lan egiteko protokoloak ezartzen ditu. Horrenbestez, esan dezakegu hiria prest dagoela, segurua dela eta gaitasun handiko Babes Zibileko zerbiitzua duela, hain zuzen ere, edozein gertakariri aurre egiteko gaitasun handia duen zerbitzua”.

2017/03/14-an argitaratua