Bakearen aldeko Brigada Internazionalisten Europako bira

Brigada Internazionalisten Europako biraren barne, Donostiako Udalak Berenice Celeita eta Marcos Ramirezekin egoteko aukera izan du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako udaletxean izan dira Berenice Celeita, Kolonbiako Ikerketa eta Gizartekintzarako Elkartearen lehendakaria, eta Marcos Ramirez, Ixcango Udaberriko Komunitateko buruzagietako bat. Komunitate hori barne gatazka armatuko urteetan giza eskubideetan izan diren urratze larrietatik bizirik ateratako pertsona eta familiek osatzen dute.

Bakearen aldeko Brigada Internazionalistak bake prozesuen inguruko bira bat ari dira antolatzen Europako hainbat herrialdetan, eta horren barruan sartu behar da haien bisita. Donostiara egin duten bisita horretan, ondoan izan dituzte Ana Vicente, duela 8 urtetik Kolonbiako Bakearen aldeko Brigada Internazionalistetan lanean ari dena, Susana Fernandez, Bogotako eta Barrancabermejako Bakearen aldeko Brigada Internazionalisten nazioarteko behatzaile eta laguntzaileen taldeko kidea, Ruben Mantecon, Espainiako estatuko eragin politikoaren arduraduna Bakearen aldeko Brigada Internazionalisten proiektu guztietarako, eta Jon Barandiaren, Bakearen aldeko Brigada Internazionalisten Donostiako kidea.

Donostiako Udaleko Lankidetza Atalak hainbat urtean lagundu du giza eskubideen defendatzaileak eta Kolonbiako komunitate desplazatuak babesteko nazioarteko laguntza eta presentzia proiektua.

Irudi galeria

    2017/03/10-an argitaratua