Donostia.eus - [Berria] 52. Heineken Jazzaldiko izar nagusiak aurkeztu dira

Logo Ayuntamiento

52. Heineken Jazzaldiko izar nagusiak aurkeztu dira

Sarrerak salgai Otsailaren 23tik aurrera

Hurrengo uztailaren 20tik 25era, jazzaren Europako hiriburu bihurtuko da Donostia beste behin ere. 52. Heineken Jazzaldiaren programazioan guztiak kabitzen dira: elezaharrak eta izen berriak; erakargarritasun handiko proposamenak eta balio izugarriko aurkikuntzak; jazz klasikoa eta joera berriak; ortodoxia eta eraginak.

Izen batek mila deskribapenek baino gehiago balio duenez, hona hemen hurrengo Jazzaldiaren laburpen bat: Bryan Ferry, The Pretenders, Herbie Hancock, Wayne Shorter, Kamasi Washington, Gregory Porter, Macy Gray, Hiromi eta Abdullah Ibrahim-Hugh Masekela.

Heineken Agertoki Berdea, gailurrean



Halaxe da, Heineken Agertoki Berdeak, Heineken Jazzaldian ikus-entzule gehien bildu ohi dituenak, gailurrean hasiko du aurtengo programazioa, The Pretenders-ekin hain zuzen. Haien ondoren, musika beltzean sekulako etorkizuna duen izen bat: Sir The Baptist. Gospelean hezitako artista da, aita artzain zuen elizan ikasi baitzuen estilo horretan abesten. Hori guztia uztailaren 21ean.

Uztailaren 22an, R&B instrumentala berritzeko duen ahalmenagatik jendea harri eta zur daukan musikari bat izango dugu Heineken Agertoki Berdean, edozein motatako entzuleak gogoberotzeko gai den organista bat: Cory Henry. Gau berean, programazio honetan dudarik gabe parte hartzea merezi duen tokiko talde bat, Niña Coyote eta Chico Tornadoren indarra eta suhartasuna.

Igandean, Heineken Agertoki Berdeak duela gutxi eman diren Grammyetan blues garaikideko disko onenaren saria irabazi duena aurkeztuko du: Fantastic Negrito. Egun horretan joko du Lucky Chops taldeak ere.

Eta Heineken Agertoki Berdeko programazioa ixteko, uztailaren 24an, astelehena, oso estilo desberdinetako bi emanaldi izango ditugu; lehenik King Creosote, britainiarra, konpositore

Sarrerak



Otsailaren 23an jarriko dira salgai, goizeko 11:30ean, heinekenjazzaldia.eus, donostiakultura.eus/sarrerak eta kursaal.org web orrien bitartez. Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan ere erosi ahal izango dira.

2017/02/17-an argitaratua